Lukrezia (Lucas Cranach Zaharra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lukrezia (Lucas Cranach Zaharra)
Jatorria
Sortzailea(k)Lucas Cranach Zaharra
Sorrera-urtea1534
IzenburuaLukretia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta beech wood (en) Itzuli
Dimentsioak50,4 (altuera) × 36,4 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
Inbentarioa12/79
Argumentu nagusiaLukreziaren suizidioa

Lukrezia Lucas Cranach Zaharra margolari alemaniarrak 1534an margotutako margolana da. Olioa pago-oholean egina neurri hauek ditu: 50.5 x 36.2 zm. Egun Bilboko Arte Ederren Museoan ikus daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukrezia [1] (latinez: Lucretia) elezaharretako erromatar emakumea izan zen. Tito Livioren narrazio klasikoaren arabera, Sexto Tarkinio Erromako erregearen semeetako batek Lukreziarekin maitemindu eta hura seduzitzen saiatu zen, baina, ez zuenez lortu, bahitu eta bortxatu egin zuen.[2] Lukreziak bere aitari eta senarrari aitortu zien desohore hura, eta mendekua hartuko zutela zin eginarazi zien, euren aurrean bere burua hil baino lehen. Sexto Tarkinioren jokaera gaizkina, erromatar herriaren atsekabearen puntu gailena izan zen, eta erromatar monarkiaren amaierarekin eta Erromatar Errepublikaren sorrerarekin amaitu ziren matxinada batzuk sortu zituen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela deskribitzen da lana Bilboko Arte Ederren Museoan: "Atzealde ilunaren gainean, Lukreziaren figura erdi biluzia nabarmentzen da. Neska gazte birtuosoa da, Luzio Tarkinio Harroa erregearen senidea den noble erromatar batekin ezkondutakoa. Paisaiarik gabe eta urregintzako apaingarri aberatsak beste elementu edergarririk gabe, arreta osoa Lukreziaren anatomia finean pilatzen da, argi indartsu batek nabarmenduta. Elementu horien ukimenezko ezaugarriez gain, aipatzeko modukoak dira larruzko mantua, belus granatea, ilea eta belo fin tolesduna; azken horrek biluziaren sentsualtasuna nabarmentzen du, eta, aldi berean, besoak eta eskuak kokatzeko balio du. Konposizioaren erritmo uhintsuak animatu egiten gaitu margolana begiradarekin zeharkatzera, hiltzeardagoen emakume heroiaren aurpegiko edertasun ameslarian pausatu arte."

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]