Luo Xi (igerilari sinkronizatua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luo Xi (igerilari sinkronizatua)
Bizitza
JaiotzaWuhan1987ko abenduaren 15a (36 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakigerilari sinkronizatua
Pisua54 kilogramo
Altuera166 zentimetro

Luo Xi, txineraz 罗 茜, (Wuhan, Hubei (Txina), 1987ko abenduaren 15a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari txinatarra da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), brontzezko domina eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen (urrezkoa) eta Espainiakoaren atzetik (zilarrezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Gu Beibei, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Sun Qiuting, Wang Na, Zhang Xiaohuan eta Huang Xuechen-ek.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), zilarrezko domina bat eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuta. Hauek osatzen zuten taldea: Chang Si, Chen Xiaojun, Huang Xuechen, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Wu Yiwen eta Sun Wenyan-ek.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin
Txinako Herri Errepublika Txina
3. postua, brontzezko domina Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[3]
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
2. lekua, zilarrezko domina Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Luo Xi» olympedia.org 2021-10-29an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Luo Xi" Olympics.com 2021-10-29an begiratua
  3. Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]