Lutita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lutita
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Lutita
Arroka sedimentarioa
Mineral garrantzitsuak Kuartzo
Feldespatoak
Mikak

Lutita arroka sedimentario detritikoa da, hau da, detrituek osatutakoa, eta buztinaren eta lupetzaren tamainako partikulez eraturik dago.

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lupetz partikulak diagenesi bidez bihurtzen dira harri, lehenengo sedimentuak trinkotuz eta ondoren deshidratatuz. Goiko geruzen presioa handia bada metamorfizatu egingo da arbel edo filitak eratuz.

Ezaugarriak eta motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lutita beltzetan, kolorea, materia organikoaren presentziaren ondorio da, eta, honen kopurua oso altua baldin bada lutita bituminoso bezala ezagutzen da. Oso ezaguna da arroka ama edo biltegia izateagatik, bere porositate eta irazkortasun baldintzak direla eta.

Bere zatiketari dagokionez, lutitak fisilak edo ez fisilak izan daitezke. Lutita fisila bata bestearengandik gertu dauden plano paraleloetan zatitzen dena da. Lutita ez fisila, berriz, zati edo blokeetan zatitzen da.

Metamorfismo bidez, lutitak anpelita bihur daitezke eta, tolesen alboetan, arbel.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lutiten barnean petrolio eta gas burbuilak egon daitezke eta haustura hidraulikoaren teknika polemikoa erabiltzen da ustiatzeko.

Iruditegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]