Luz Casanova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luz Casanova
Bizitza
JaiotzaAvilés1873ko abuztuaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1949ko urtarrilaren 8a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakongilea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Luz Casanova (Avilés, 1873ko abuztuaren 28aMadril, 1949ko urtarrilaren 8a) Jesusen Bihotz Sakratuaren Dama Apostolikoak Kongregazioaren sortzailea izan zen.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florentino Rodríguez-Casanova, Oviedoko gobernadore zibila, eta Leónides García San Miguel eta Zaldúaren, Onteroko markesaren alaba. Bere aitabitxia Julián García San Miguel eta Zaldúa izan zen, Justizia Ministroa.[1][3]

Aita eta aitona hil ondoren, familia Madrilera joan zen 1885ean. Hiriburuko behartsu eta babesgabeekin, bereziki kaleetan bizi ziren emakumeekin, arduratu zen. 1897an Lourdesko santutegira erromes joan ondoren, “Patronato de Enfermos” sortzea erabaki zuen.[1][2][4]

1902an eskola bat ireki zuen, gerora auzo marjinaletako haur eta gazte pobreen hezkuntzari laguntzeko sortutako ikastetxe txikien sarea osatuko zuena.[1][2][3]

1910ean “Patronato de Enfermos” sortu zen, langile pobreei laguntza mediko eta espirituala emateko asmoz. 1924an helburu horri heltzeko komunitate bat sortu eta kongregazioa sortzeko baimena eskatu zuen. 1927an Madrilgo gotzainak “Jesusen Bihotz Sakratuaren Dama Apostolikoak” kongregazioaren sorrera onartu zuen.[1][2][3]

1929an, Críspulo Moro Cabeza arkitektoak Madrileko Habana pasealekuko 198 zenbakian Jesusen Bihotz Sakratuaren Ama Apostolikoen Nobiziatuaren lanak aurrera eraman zituen.[5] Eta 1930ean, taldeak bere lanbide erlijiosoari ekin zion.[1][3]

Une horretatik aurrera, kongregazioa geografikoki zabaldu eta etxeak ireki zituen Granadan, Bartzelonan, Valentzian eta baita Erroman ere.[1]

Gerra zibila kolpe latza izan zen kongregaziorako, baina behin amaituta, berriro ekin zioten gizarte-lanari.[1] 1943an, Pio XII.a aita santuak kongregazioaren konstituzioari behin-behineko onespena eman zion.[1]

1946an Bilbon Apostólicas Etxea sortu zuen, Cáritas, Gizakia eta EDE Fundazioaren egoitza dena.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i http://www.luzcasanova.es/index.php/quienes-somos-apostolicas/luz-casanova/12-luz-casanova-1873-1949 Consultado el 20 de enero de 2016
  2. a b c d Copia archivada. .
  3. a b c d http://blog.elcomercio.es/episodios-avilesinos/2012/11/04/luz-rodriguez-casanova-y-su-titanica-labor-humanitaria/ Consultado el 20 de enero de 2016
  4. http://www.todosloslibros.info/index.php/ultimos-articulos/24-las-buenas-amistades/763-dona-luz-rodriguez-casanova
  5. Arquitectura de Madrid: Ensanches. Madrid: Fundación COAM. 2003.
  6. (Gaztelaniaz) Zamanillo, Lucia. (2023-06-30). «Si Luz Casanova entrara por la puerta» EDE Fundazioa - Fundación EDE (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Biografía de Dª Luz Casanova. Fundadora de las Damas Apostólicas del Sagrado Corazón de Jesús . María de Echarri. Editorial: Artegrafia, Madrid, 1951
  • Luz R. Casanova: El amor dijo sí. Iturbide, E. Ediciones Marianas. 1961. 22 cm. 360 p

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]