Luzio Gelio Publikola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Luzio Gelio Publikola, K.a. 72ko bi kontsuletako bat izan zen, Gneo Kornelio Lentulo Klodianorekin batera. Hirugarren Gerra Serbilean, Espartakoren esklabu armadaren aurka erromatar legioak lideratu zituen kontsul mailako jeneraletako bat izateagatik nabarmentzen da.

Geliok, Kriso eta honen 3000 esklabu errebeldeak garaitu zituen Apulian. Honen ondoren, iparralderantz joan zen, norantza horretan ihesean zihoan Espartakoren armadaren atzetik. Lentulo Klodiano Espartakoren aurka iparraldean borrokatzen, errebeldeak bi armaden artean harrapatzea espero izan zuen. Espartakoren armadak, Klodianoren armada suntsitu zuen, eta, ondoren, Gelioren legioen aurka borrokatzeko itzuli zen.

Porrot honen ondoren, Senatuak, Espartakoren aurkako gerraren agintaritzat kendu zituen Lentulo eta Gelio, agintaritza hau, Marko Lizinio Krasori eman zitzaiolarik. K.a. 70ean, Lentulo eta Gelio, zentsore aukeratuak izan ziren.


Aurrekoa
Marko Terentzio Varron Lukulo eta Gaio Kasio Longino
Erromatar kontsula Gneo Kornelio Lentulo Klodianorekin
K.a. 72
Ondorengoa
Publio Kornelio Lentulo Sura eta Gneo Aufidio Orestes