Edukira joan

Müezzinzade Ali Paşa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Müezzinzade Ali Paşa

Kapudan Pasha (en) Itzuli

1567 - 1571ko urriaren 7a
Piyale Pasha (en) Itzuli - Kılıç Ali Paşa (en) Itzuli
Egiptoko eyaleteko beilerbei

Bizitza
JaiotzaKavala, ?
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaNaupaktos eta Patrasko golkoa1571ko urriaren 7a
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakLepantoko gudua

Ali Pasha, egungo turkieraz Müezzinzade Ali Paşa otomandar itsasgizon bat izan zen, flota inperialeko almirante nagusia 1569 (Piyale Pasha ordezkatu zuen urtea) eta 1571 artean.

Muezzin baten semea, Selim II.a sultanaren faboritoa izatera iritsi zen eta honen alabetako batekin ezkondu zen. Zipre uhartea 1570ean konkistatu eta inbaditu zuen 188 ontzik osatutako flotako komandanteetako bat izan zen.

Batez ere, 1571ko urriak 7an Lepantoko guduan otomandar flotaren komandante buruzagia izan zelako gogoratzen da. Ali Pashak gudu hartan Selim sultanak eman zion bandera berde handi bat zeraman, "Kalifen Bandera" bezala ezagutzen zena. Urrez brodatuta Koraneko bertsikuloak eta Jainkoaren izena hogeita zortzi mila aldiz errepikatuta zeramatzan. Bere galerak Joan Austriakoak zuzentzen zuen Real izeneko galerarekin borrokatu zuen. Bere ontzian zegoela, Ali Pashak muskete baten tiroa jasan zuen buruan, eta jarraian, espainiar soldadu batek burua moztu zion eta buru hau pika batean jarri zen. Gertaera horrek, guduan jasandako porrotarekin batera, otomandarrei konfiantza kendu zien.