1570ean lasaitasunezko zenbait urteren ondoren, turkiarrek Mediterraneoko Ekialdeko zenbait veneziar porturi eraso egin zieten. Zipreri 300 ontzirekin eraso egin eta Nikosia setiatu zuten.
Veneziak potentzia kristauei laguntza eskatu zien, baina soilik Pio V.a aita santuak erantzun zion. Aita santuak Espainiako erregea ere konbentzitu zuen lagun zezan, eta turkiarren aurka borrokatzeko armada osatu zen: gerraontziak Sudako portuan elkartu zen, Kretako Kandia uhartean.
Veneziaren aldetik, 136 galera, hamaika galeaza eta hamalau ontzi zeuden, Jeronimo Zanne, Antonio de Canale eta Jacobo Celsiren agindupean.