M-16

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
M-16
M16A1 brimob.jpg
Mota Eraso fusil
Jatorrizko herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Zerbitzua
Hasiera 1962
Gatazka Vietnamgo Gerra
Golkoko Gerra
Bigarren Intifada
Irakeko Gerra
Afganistango gerra
Produkzioa
Diseinatzailea Eugene Stoner
Fabrikatzailea Colt's Manufacturing Company
Kopurua 8.000.000
Zehaztasunak
Munizioa 5.56×45mm NATO

M-16a Ameriketako Estatu Batuetako Armadako eraso fusil estandarra da. Zati handi batean plastikoz eta aluminioz egina izateak kontrako jarrerak eragin zituen hasiera batean. Ondoren, hala ere, M-14 fusilaren ordezko hartu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koreako Gerra bukatu ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak fusil berri baten beharra ikusi ondoren deialdi bat egin zuen arma berria hautatzeko. Lau izan ziren aurkeztu ziren fusilak: FN FALa, Garandean oinarritutako bi eta Armalite izeneko enpresa txiki batean Eugene Stonerek diseinaturiko ArmaLite AR-10a, denak 7,62 NATO kalibrean. Azken hau arma oso berritzailea zen aluminioz eta material sintetikoz egina zelako, baina lehiaketako froga batean aluminio eta altzairuz eginiko kanoia lehertu ondoren alde batera utzi zuten. Hala ere Armalitek 1957an fusilaren produkzioa hasi zuen eta gobernu batzuei saltzea lortu zuen, besteak beste Portugal eta Italiako Indar Bereziei.

1958an Armalitek, AR-10 fusila, kalibre txikiago batera moldatu zuen, 5,56 NATO kalibrera, ArmaLite AR-15 fusila sortuz. Armadara bidali zituzten arren, ez zuten salmentari lortu eta 1959.ean Armalite enpresak AR-10 eta AR-15aren eskubide guztiak Colt etxeari saldu zizkion.

1960.ean USAFeko Curtiss LeMay jeneralak fusil berriaren demostrazio bat ikusi zuen eta 8.500 fusil erosi zituen USAFentzat. Bi urte beranduago ARPAk 1.000 AR-15 erosi zituen Hego Vietnamen bertako tropak entrenatzen zeuden soldaduentzako. 1963.ean USAFek 19.000 erosi zituen eta Armadak beste 85.000 AR-15 (XM-16E kodea eman zitzaien hauei).

1964.engo urtarrilean, M-14a alde batera utziz, AR-15a onartu zuen fusil estandar bezala Armadak M-16 kodea emanez.

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

M-16aren eragin zuzeneko Gas bidezko errekarga

M-16aren gorpua aluminiozkoa da, kanoia, ixtailua eta ixtailu-gida altzairuzkoak dira eta kulata, pistoletea eta esku-babeslea plastikozkoak. Haserako modeloek 2,9 kg pisatzen dute kargagailurik gabe (garaiko AKM baten antzera) eta kanoia kromatu gabe dute. M16A1ak kanoia, gela eta beste pieza batzuk kromatuta, lehenengoa lodiagoa delarik fusilari 3,9kg pisua emanaz kargagailu eta guzti.

M-16ak konbustioko gasak aprobetxatzen ditu erabilitako kartutxoa atera, mailua armatu eta beste kartutxo bat sartzeko. Gas hauek zuzenean eragiten dute ixtailu-gidan, gas-pistoi bat erabili beharrean AK-47an bezala. Sistema honekin mugitzen diren piezak gutxitzen dira, baina konbustioko gasek hargailuko piezak zikintzen dituzte eta beraz gas-pistoi bidez funtzionatzen duten fusiletan baino sarriago garbitu behar dira hargailuko mekanismoak.


Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]