Bigarren Intifada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bigarren Intifada
Israel-Palestina Gatazka
Flickr - Israel Defense Forces - Standing Guard in Nablus.jpg
Israeldar soldadu Nablusen 2002an
Data 2000ko irailaren 28a – 2005eko otsailaren 8a
Lekua Israel eta Palestinako Lurraldeak
Emaitza Matxinada amaiarazita
Gudulariak
 Israel  Palestina
Buruzagiak
Ariel Sharon

Avi Dichter
Ehud Barak
Shaul Mofaz
Moshe Ya'alon
Dan Halutz

Gabi Ashkenazi

PAE
Yasser Arafat
Mahmoud Abbas
Marwan Barghouti
Abu Ali Mustafa
Ahmad Sa'adat
Nayef Hawatmeh
Hamas
Ahmed Yasin
Abdel Rantissi
Khaled Mashaal
Ismail Haniyeh
Mohammed Deif
Besteak
Abd Al Aziz Awda
Ramadan Shalah

Jamal Abu Samhadana
Galerak
644–773 israeldar zibil
215–301 israeldar militar
3,179[1] 55 atzerritar

Bigarren Intifada edo Al Aksako Intifada (arabieraz: انتفاضة الأقصى‎ Intifāḍat al-ʾAqṣā; hebreeraz: אינתיפאדת אל-אקצה‎ Intifādat El-Aqtzah) palestinarrek israeldar agintearen aurka 2000tik 2005ra bitartean egindako matxinada izan zen. Intifada 2000ko irailean hasi zen, Ariel Sharonek Arrokaren Kupulara eta Al Aksa meskitara bisita bat egin zuenean. Palestinarrek bisita hori probokaziotzat hartu zuten eta istiluak izan ziren palestinar eta israeldar poliziaren artean; palestinarrek harriak jaurti zizkieten poliziei eta israeldar armadak manifestariak sakabanatu zituen gas negar-eragilea eta gomazko pilotak erabiliz.

Bi aldeetan hildako asko izan ziren, nola zibilak hala soldadu eta borrokalariak. Palestinarrek eraso suiziden eta metraileten bidez borrokatu zuten; israeldarrek jomugen aurka tanke, metraileta eta aire-eraso bidez, eta palestinar manifestarien aurkako erantzun bortitzekin. Orotara, militar eta zibilak barne, 3000 palestinar eta 1000 israeldar inguru hil zirela balioetsi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]