MCD
MCD | |
---|---|
Irungo kontzertu batean | |
Datuak | |
Ezizenak | Me Cago en Dios |
Jatorria | Bilbo (Bizkaia) |
Musika mota | punk |
Instrumentuak | Baxua Gitarra Bateria |
Urteak | 1979-2005 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Basati Diskak Oihuka GOR Discos Zero Records Discos Suicidas DDT Diskak |
Taldekideak | |
Rockan El Sueko Tonino Niko Neil Elier Joakin Lino Bernar Jimi Ruffus Fuck-Off Virgi Bronkoki | |
Informazio gehigarria | |
MCD musika taldea ("Me Cagüen Dios"en akronimoa) Bilbon sortu zen 1978 urtean. Musika talde hau Britainia Handian emandako punk musikaren eztandaren ostean hasi zen eta Euskal Rock Erradikalaren parte izan zen, Eskorbuto, Zarama, La Polla, Cicatriz, Kortatu, Vómito, Tijuana in Blue eta beste hainbat talderekin batera.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea Bilbon jaio zen 1978an Barrenkaleko tabernetan ibiltzen ziren lagun batzuen eskutik: Niko Vázquez eta Rockan Corral. Beste talde batzuen instrumentuekin hasi ziren bizitzen ziren Irala auzoko lokalean, Dreams, Crisis, Fase eta Zanahoria Eléctrica taldeekin batera. Zuzenean lehen aldiz jo zuten Las Vulpess-ekin batera 1981an Tope musika lehiaketan. [2]
80ko hamarkadaren erdialdean Niko eta Rockan, Virgi eta Bernaren laguntzarekin haien lehen maketa grabatu zuten: Empezamos un 23-F (1985). Hasieran ez zituzten kontzertu asko ematen, baina zenbait istilu izan zituzten, Bilboko inauteritan izandakoa adibidez, non debekatu zieten udaletxeko kontzertuetan jotzea. Joakin sartu zen taldean gitarjoletzat 1986an eta gutxinaka haien soinua aurkitzen joan ziren. Urte horretan, Condenados a Luchar (Discos Suicidas, 1986) diska partekatuan parte hartu ondoren, Bilboko gaztetxean zuzeneko diska bat grabatu zuten 1987ko urtarrilean: Bilboko Gaztetxean (Discos Suicidas, 1987).
1988an, Jimmi sartzen da bateriaren atzean Bernarren ordez, Gazte Hilak taldean jotzen zuena urtera hortara arte. Urte honetan bertan Jódete (Basati Diskak, 1988) diska kaleratu zuten, estatu mailan punk-rock talde hoberenen artean kokatzea ahalbidetu ziena. Gutxira Nikok taldea utzi zuen Londresera joateko eta Neil sartu zen baxua jotzen haren lekuan. Taldearen unerik gorena De Ningún Sitio a Ninguna Parte (Oihuka, 1991) diskarekin iritsi zen. Niko Ingalaterratik bueltatu zen eta taldea bi baxujolekin gelditu zen. 1993ko martxoan hiru egunetan bertsioz osatutako album bat kaleratu zuten, M.C.D. Grandes Éxitos... de Otros (Oihuka, 1993) izenarekin. Handik gutxira Rockanek taldea utzi zuen.
Denboraldi batez Nikok abestu zuen baxua jotzen zuen bitartean, abeslari berria aurkitu arte. Momentu hortan Montxo Armendarizek hautatu zituen haren film berriaren -Historias del Kronen- doinua izateko, baina hedabideek ez zioten kasu handirik egin. 1995ean Asako Pako (GOR Discos, 1995) albuma grabatu zuten eta 1996ean Sueko ahotsean sartu zen urte batean zehar zuzeneko ekitalditan. 1997ko udan, Tonino abeslaritzat izanda, taldeak bi asteko gira bat eman zuen Argentinan zehar. Esperientzia on horren ostean haien bigarren zuzeneko diska izango zena grabatu zuten Bilboko Bilborock aretoan: Inoxidable (Zero Records, 1997). Diska honek harrera ona izan zuen Espainiar estatuan eta Hego Amerikan.
1998. urtea iritsi zen eta Athletic Club futbol taldeak ehun urte bete zituen MCDk hogei urte egiten zituen parean. Urteurrena ospatzeko, Athletic 100 - MCD 20 (Zero Records, 1998) EPa kaleratu zuten hiru abesti bereziz osatua, gaiaren inguruan dijoaztenak. Athletic futbol taldearen ereserkiaren konposatutako punk-rock bertsioak arrakasta esanguratsua lortu zuen, Athletikaren mendeurrenaren bideo ofizialean agertuz. EP-ak Urrezko Diska lortzera ailegatu zuen eta ereserkiaren bertsioa San Mamesen entzun daiteke gaur egun ere. 1999an Y Punkto (Zero Records, 1999) albuma argitaratu zuten, Neil baxua utziz eta bigarren gitarratzat hasiz. Handik gutxira Joakinek eta Neilek taldea utzi zuten, egiten zuten musikarekin ados ez zeundelako, eta Lino Parabellum taldeko gitarjolea sartu zen Joakin ordezkatuz.
2000ean taldeak diskografikekin haustea erabaki zuen eta haien diska berria izango zena interneten dohain igotzea. Horrela egin zuten Imbecil.com (2001) lanarekin, guztiz autogestionatua haien lokalean grabatua eta fisikoki Zero Recordsen laguntzarekin banatua prezio merkean. Nahiz eta musikalki maila gutxitu, taldeak 14.000 ale saldu zituen eta diska internetetikan zabaldu milaka beherapenekin. Bi urtetan zehar ezerrez grabatu gabe egon ondoren, Bilboko Konpartsen 25. Urteurrena ospatzeko abesti bat kaleratu zuten: Un Yankee Vino a Bilbao. Taldeak gutxi iraun zuen, 2003an Niko, taldearen azken kide sortzailea taldea utzi eta Motorsex talde berria sortu zuen Joakin, Koldo eta Bernarekin batera. Urte bat geroago, eta Elier taldean sartu ondoren, MaCarraDa (2004) diska kaleratu zuten.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahotsa:
- Rockan (1978-1994)
- El Sueko (1995-1996)
- Tonino (1997-2004)
- Koldo (2011-2012)
- Iñigo (2013-2015)
- Efe (2016-2017)
Baxua:
- Niko (1978-1988 & 1994-2003)
- Neil (1988-1999) (2011-2017)
- Elier (2003-2004)
Bateria:
- Bernar (1978-1988)
- Jimi (1988-2004) (2011-2012)
- Jonan (2013-2016)
- Txilo (2016-2017)
Gitarra:
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierak | 1980 | 1982 | 1984 | 1986 | 1988 | 1990 | 1992 | 1994 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2002 | 2003 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Rockan | Sueko | Tonino | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ruffus Fuck-Off | Joaquin | Lino | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Niko | Neil | Niko | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Niko | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bernar | Jimi |
Ahotsa | Gitarra | Baxua | 2. Baxua | Bateria |
Diskografia[5]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diska ofizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985 - Empezamos un 23-F (Maketa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Puta Cerda
- Mcd
- No Hay Libertad de Expresión
- Bilbao, Mierda. Rokanrol
- Vomitaré
- Popatik Hartzera
1987 - Bilboko Gaztetxean (Zuzeneko diskoa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- No Más Punkis Muertos
- Puta Cerda
- Violencia Macarra
- Ruido De Sables
- Pánico en las Calles
- Bilbao, Mierda, Rock´N´Roll
- Terrorista
- 35 Millones de Borregos
- No Hay Libertad de Expresión
- Squatters
- Popatik Hartzera
- M.C.D.
1989 - Jodete
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gernika
- Asesinado por la TV
- Sólo es un Día Más
- Suicida
- Al Borde del Infarto
- Vomitaré
- Intro
- Jódete
- Yonki
- No Te Queda Nada
- Huele Mal
- Bilbainada
1991 - De ningún sitio a ninguna parte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barrenkale
- Recordarás
- Sal a la Calle
- Barrio Blues
- Pringao
- A-68
- Todo Por Nada
- No Hay Sitio Para Ti
- Este Mundo Va a Explotar
- Asesino a Sueldo
- Sucio Amor
- Entre Borrachos
- Me Siento Bien, Me Siento Mal
1993 - Grandes éxitos ... de otros
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Athletic
- Revolucion
- Trabajo De Sereno
- Gilipollas
- Gorda
- Enamorado De La Muerte / Me Canse De Esperar
- Canta Conmigo Rock And Roll
- Todo Marcha Bien
- Cicatriz
- 25 De Diciembre
- Violencia Sin Cuartel
- En Esta Sociedad
- Viva El Papa
1995 - A sako pako[6]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Boxeador Sonao
- Insumisión
- Usted
- Mi Generación
- Contradicción
- Anormal
- Viva Zapata!
- Tio Sam (Egunero)
- Cargao de Alcohol
- Papá Noel
- Publicidad Basura
- Manolo
- Globo
- Parto
- Pingüy Zorrita
1997 - Inoxidable (zuzeneko diskoa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Desafinando
- 35 Millones De Borregos
- No Hay Sitio Para Ti
- Barrio Blues
- Popatik Hartzera
- Bilbainada
- Barrenkalle
- Todo Por Nada
- Mi Generación
- Como a Nadie Le Importa
- Jódete
- Pánico En Las Calles
- Asesino A Sueldo
- Contradicción
- No Hay Libertad De Expresión
- Gernika
- Tío Sam
- Athletic
- Vomitaré
- Viva Zapata
- Skuatters
- Entre Borrachos
1999 - Y Punkto![7][8]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Intro
- Viejo Siglo XXI
- El Parau
- Nuestro Día Llegará
- Jotxemari
- Derrama Whisky
- El Fallo
- Last Train to Durango
- Versión Oficial
- Imbecil
- Preguntale al General
- El ritmo de la Rotaflex
- Esbirro
- Catorce
- El Tercer Ojo
- Todo Sigue Igual
- No Van a Esperar
- Por Fin
2001 - Imbecil.com[9]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Odio el Pop
- Fuera de Control
- Nuevos Profetas
- Necesito un Cambio
- Recordatorio
- Mediocre
- TV Star
- Ingeniero
- Cafeína
- Sacúdete
- Handicap
- Solo para ti
- Dúdalo
- En Bilbao
- No Aguanto la Eskoria
- Coge el Móvil
- Un Yanki Vino a Bilbao
2004 - MaCarraDa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Como Ayer
- Por Una Razón
- Error Genético
- Apostasía
- Ya Cambiarás
- Dios Es Blanco
- Gruñe
- Rock Del Marine
- Lágrimas De Cocodrilo
- El Príncipe De Azul
- El Trepa
- Avergonzado
2009 - Empezamos un 23 - F (Bermasterizatutako maketa binilo eta CD eran)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015 - Con un par (CD bikoitza zuzenean eta estudioan)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015 - Funeral en vivo 1979 - 2004 (Binilo bikoitza eta CDa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parte-hartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1986 - Condenados a luchar[10]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- No Hay Libertad de Expresión
- Squaters
- No Más Punkies Muertos
1995 - Historias del Kronen filmako doinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EP-ak eta Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1989 - MCD les Desea Merry Krismas (Single)
- 1991 - De Ningún Sitio a Ninguna Parte (Single)
- 1998 - Athletic 100 - MCD 20 (EP)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «M.C.D.» FanMusicFest (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Biografía de M.C.D. - La Fonoteca» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) M.C.D. (banda). 2018-02-07 (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ «MCDpunkrockoficial» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ Brlp. (2011-12-12). «La Conquista del Punk: M.C.D.» La Conquista del Punk (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ Punk, Musica. «Discografía M.C.D» musicapunk.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1999-06-21). «Entrevista | M.C.D. CONJUNTO DE "PUNK ROCK" "El secreto de nuestra longevidad es no vivir de la música"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «M.C.D. Bilbo Punk (1999)» INFOROCK.net 2011-03-13 (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ «M.C.D.: El punk no ha muerto» www.lafactoriadelritmo.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Varios Artistas – Condenados a Luchar (1986)» Sangre Española 2014-10-17 (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).