Moderna COVID-19 txertoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
MRNA-1273» orritik birbideratua)
Moderna COVID-19 txertoa
KonposizioamRNA-1273 (en) Itzuli, nanopartikula lipido eta SM-102 (en) Itzuli
MotaCOVID-19aren aurkako txertoa eta RNA txerto
Erabilera
Hartzeko bideaintramuscular injection (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD000090983
RxNorm2470232
UNIIEPK39PL4R4

Moderna COVID-19 txertoa (bestela ere mRNA-1273 deitua) COVID-19aren kontrako txerto bat da, erakunde hauek egina: Alergien eta Gaixotasun Infekziosoen Institutu Nazionala, Ikerketa eta Garapen Biomediko Aurreratuko Agintaritza (biak AEBetako erakundeak) eta Moderna enpresa. Muskulu barneko injekzio baten bidez aplikatzen da, bi ziztada emanez, lau asteko tartearekin.

2020ko abenduaren 18an Moderna COVID-19 txertoak AEBetako Elikagaien eta Sendagaien Administrazioaren (FDA) larrialdiko erabilera-baimena jaso zuen.[1] Bost egun geroago, antzeko baimena jaso zuen, Kanadan erabiltzeko.[2] 2021eko urtarrilaren 6an, Sendagaien Europako Agentziak baimendu zuen txerto hau, berau “segurua” eta “eraginkorra” zela esanez.[3]

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urtarrilean, Modernak iragarri zuen RNA txerto bat[4] garatuko zuela, mRNA-1273 izenekoa, SARS-CoV-2 birusarekiko immunitatea garatzeko, beste enpresa batzuekin lehian: Gilead Sciences, Vaxart, Inovio Pharmaceuticals eta Novavax.[5]

Modernaren teknologia oinarritzen da RNA mezularian, baina modRNA nukleotidoek modifikatua (mRNA-1273 deitzen zaie). SARS-CoV-2 birusarekiko immunitatea eragiten du SARS-CoV-2 horren S proteina kodifikatuz.

Eraginkortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txertoaren efikazia ebidentziak lehen dosia hartu eta bi astera hasten dira. Eraginkortasun gorena immunizazio osoarekin lortzen da, bigarren dosia hartu eta bi astera: % 94,1.

Beraz, eraginkortasunari dagokionez, Modernaren eta Pfizer-BioNTech enpresaren txertoak maila berdintsuan dabiltza.

Fabrikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moderna, neurri handi batean, kontratu bidezko fabrikazio-erakundeen mende dago txertoak fabrikatzeko prozesua zabaltze aldera. Modernak Lonza Group kontratatu du bere txertoa Portsmouth (New Hampshire) eta Visp (Suitza) herrialdeetan dituen instalazioetan egiteko. Bestalde, CordenPharmako beharrezko eszipiente lipidikoak erosten ari da. Bialak betetzeko eta ontziratzeko, Modernak kontratuak egin ditu Catalentekin Estatu Batuetan eta Rovi laborategiekin, Espainian.

Biltegiratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modernaren COVID-19 txertoa biltegiratzeko nahikoa da 2 °Cko hozkailu mediku estandar bat (gogoan izan BNT162 txertoa biltegiratu behar dela -70 °Cko tenperaturan). Horrek posible egiten du errazago eramatea leku gehiagotara, izozkailu bereziak ez dauzkatenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Statement from NIH and BARDA on the FDA Emergency Use Authorization of the Moderna COVID-19 Vaccine» National Institutes of Health (NIH) 2020-12-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  2. «Drug Details» covid-vaccine.canada.ca (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  3. (Ingelesez) Coleman, Justine. (2021-01-06). «European Medicines Agency panel approves Moderna COVID-19 vaccine as 'safe' and 'effective'» TheHill (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  4. RNA mezularia, txerto berrien funtsa. Elhuyar.
  5. (Ingelesez) «Increasing number of biopharma drugs target COVID-19 as virus spreads» www.bioworld.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]