Mackenzie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mackenzie
Mackenzie River (en)
Mackenzie River drainage basin.PNG
Datu orokorrak
Luzera 1.738 km
Geografia
Koordenatuak 68° 56′ 23″ N, 136° 10′ 22″ W / 68.939722222222°N,136.17277777778°W / 68.939722222222; -136.17277777778Koordenatuak: 68° 56′ 23″ N, 136° 10′ 22″ W / 68.939722222222°N,136.17277777778°W / 68.939722222222; -136.17277777778
Herrialdea Kanada
Lurraldea Ipar-mendebaldeko lurraldeak
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 1.805.200 km²
Lakuak Esklaboen Aintzira Handia
Iturburua Esklaboen Aintzira Handia
Bokalea Beaufort itsasoa
Mendizaletasuna

Mackenzie[1] (ingelesez: Mackenzie River) Esklaboen Aintzira Handian jaio (Ipar-Mendebaldeko Lurraldetan) eta Beaufort itsasoan (Ozeano Artikoan) ahoratzen duen ibaia da. Kanadako ibairik luzeena da (1.738 km) eta, Peace eta Finlay bere ibaiadarrak kontuan hartuta, Ipar Amerikako bigarrena (4.241 km). Mackenziek, bere ibaiadarrekin batera, 1.805.200 kilometro karratutako arroa du.

Ibaia urteko bost hilabetetan zehar nabigatu daiteke, urritik maiatzera izoztuta baitago. Neguan bere uharka izotz-errepide bihurtzen da.

Lehen Etsipen ibaia edo Disappointment River izena bazuen ere, 1789an Alexander Mackenzie esploratzailea Ozeano Barearen bila ibaitik bidaiatu zenetik, gaur egungo izena hartu zuen. Eskualdeko Dene tribuak Deh Cho deitzen dio.

Arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mackenzie ibaiaren arroan hauetako lakuak daude:

eta ibai hauek:

  • Arctic Red ibaia.
  • Athabaska ibaia.
  • Finlay ibaia.
  • Fond du Lac ibaia.
  • Fort Nelson ibaia.
  • Hay ibaia.
  • Hego Nahanni ibaia.
  • Liard ibaia.
  • Parsnip ibaia.
  • Peace ibaia.
  • Peel ibaia.
  • Pembina ibaia.
  • Petitot ibaia.
  • Slave ibaia.
  • Smoky ibaia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mackenzie Aldatu lotura Wikidatan