Hartzaren Aintzira Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hartzaren Aintzira Handia
Great Bear Lake (en)
Great Bear Lake.png
Geografia
Kokalekua Kanada
Koordenatuak 66° N, 121° W / 66°N,121°W / 66; -121Koordenatuak: 66° N, 121° W / 66°N,121°W / 66; -121
Garaiera 186 m
Ezaugarri fisikoak
Bataz besteko sakonera 71,7 m
Gehienezko sakonera 446 m
Ertzaren luzera 2.719 km
Hidrografia
Arroa 31.153 km²
Hustubidea Hartzaren Ibai Handia
Bestelakoak
Uharteak 26
Hiriak Deline

Hartzaren Aintzira Handia[1] (Slavey-eraz: Sahtú, ingelesez: Great Bear Lake) Kanada barruan dagoen aintzirarik handiena da (Superiorrek eta Huronek zati bat Ameriketako Estatu Batuetan baitute), Ipar Amerikako hirugarrena, eta munduko zortzigarrena.

Aintzira Zirkulu Polar Artikoan dago: 65º - 67º ipar latitudean eta 118º - 123º mendebal longitudean, 186 metroko altueran.

Aintzira 31.153 km² area du eta 2.236 km³ bolumena. Lekurik sakonena 446 metrotara dagoen arren, batez besteko sakonera 71.7 metrokoa da. 2.719 kilometroko kosta du eta bere eskualdea 114,717 km² da.

Hustubidea Hartzaren Ibai Handia (Sahtúdé), Mackenzie ibaiaren ibaiadarra. Eskualdean dagoen herrixka bakarra hego-mendebaldeko partean dagoen Deline (Ipar-Mendebaldeko Lurraldeak) da.

1930 Gilbert LaBinek eskualdean uranioa aurkitu zuen.

Sahtú Dene herriak aintziratik hartu zuen bere izena.

Tenperaturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartzaren Aintzira Handia azarotik uztailera izoztua dago.

1950 eta 1974 arteko batez besteko datuak Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetako Port Radiumen:

Hilabetea Tenperatura
(°C)
Prezipitazioa
(milimetroak)
Argitasuna
(orduak)
Urtarrila –27.0 11 0.19
Otsaila –27.0 8 1.82
Martxoa –19.1 14 7.57
Apirila –10.7 6 16.03
Maiatza +1.2 14 21.76
Ekaina +9.0 14 23.16
Uztaila +12.0 35 18.54
Abuztua +10.6 43 11.97
Iraila +5.3 25 6.20
Urria –3.2 27 2.85
Azaroa –14.8 25 0.39
Abendua –23.0 14 0.00
Batez bestekoa –7.2 10
Guztira 236

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hartzaren Aintzira Handia Aldatu lotura Wikidatan


Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 66° 0′ N, 121° 0′ W / 66.000°N,121.000°W / 66.000; -121.000{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page