Macrocheira kaempferi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Macrocheira kaempferi
Macrocheira kaempferi.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaDecapoda
FamiliaInachidae (en) Inachidae
GeneroaMacrocheira (en) Macrocheira
Espeziea Macrocheira kaempferi
Temminck, 1836
Macrocheira kaempferi

Japoniar karramarro erraldoia (japonieraz: タカアシガニ takāshigani?, lit. "Hanka luzetako karramarroa") (Macrocheira kaempferi), Brachyura infraordenaren krustazeo dekapodoa da. Armiarma karramarroaren taldekoa da. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira: oskol triangeluarra eta hanka luzeak; bere lau metroko hanken luzera kontutan hartuta inoiz izan den artropodo luzeena dela esan daiteke, Arthropleura baino gehiago zeren eta azken honek hiru metro baititu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karramarro hau Ozeano Barearen ur sakonetan bizi da, Japoniako kostaldetan. Itsua da baina, aldiz, entzumena zorrotza du; gainera itsas azpiko soinu-uhinen aurrean oso ile sentiberak ditu eta horri esker, entzuten ez dituen soinu uhinak atzeman ditzake. Laranja kolorekoa da, puntu zuriekin hanketan.

Bizi den munduko artropodo handiena da. Hankek bi metro baino gehiago ditu; hori gehi gorputz txikiaren tamainua lau metroko diametroa ematen dio. Bere pisua 20 kilo baino gehiagokoa da. Entzerratuta 70 urte inguru bizi daiteke baina, askea dagonean, ehun inguru ere.

Haginak dituzten hankak besteak baino luzeagoak dira. Hagin horiek oso indartsuak dira; krokodiloen masailezurrekin konparatuak izan dira. Depredatzaileengandik haren burua defenditzeko, bestetik, antikoagulante baten dosi txikiak injekta dezake.[1]

Kamuflatzeko ahalmen handia du. Askotan itsasoan dauden gauzetan itsasten dira eta haien koloreak hartzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1]«Japanese Spider Crabs Arrive at Aquarium». Oregon Coast Aquarium.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]