Madarikatuak
Madarikatuak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Hernani (Gipuzkoa) |
Musika mota | rock |
Urteak | c. 1985 - 1990 |
Taldekideak | |
Goio Matarranz eta beste batzuk | |
![]() |
Madarikatuak 1980ko hamarkadan Hernanin sortutako rock taldea izan zen.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hernani herriko inguruan sortu zien Madarikatuak taldea, 80 hamarkada erdian Andoni Tolosa "Morauk" laguntzen zien hitzekin, baina konposizioak eta musikaren muina Matarranz gitarrajolearena zen. Aitor abeslaria aurpegia zuriz margotuta agertzen zen askotan, ikutu berezia emanez zuzeneko emanaldiei[1].
Jon Eskisabel kritikariaren iritziz, rock erradikalaren ildoan bide propioa egin zuten, eta agerikoak dira rock progresiboaren eraginak. Tarteka reggae edo ska ere sartzen zuten. Andoni Tolosaren hitzak diferenteak dira garaikoarekin alderatuta, sozialak eta armada bezalako gaiei emanak, baina intimoak ere bai aldi berean[2].
"Etsaiari makailua desertuan" diskoa izan zen bere lehen lana, eta bakarra, kaleratu eta gero banandu baitziren, 1990. urtean.
Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aitor, ahotsa
- Putre, saxoa
- Goio Matarranz, gitarra
- Flavio, baxua
- Javier, bateria
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ En Un Barco Chino. (2016-11-29). Etsaiari makailua desertuan, Madarikatuak (Etsaiari makailua desertuan, 1987). (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ Eskisabel, Jon. (). «Etsaiari makailua desertuan eman zion 'Madarikatuak' taldeak» info7 irratia (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).