Maddalen Dorronsoro Amiano
Maddalen Dorronsoro Amiano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lezo, 1987ko irailaren 18a (37 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abesbatza-zuzendaria, abeslaria, musikaria, musika-irakaslea eta itzultzailea |
Maddalen Dorronsoro Amiano (Lezo, Gipuzkoa, 1987ko irailaren 18a) abeslaria, musikagilea, abesbatza zuzendaria eta itzultzailea da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan egin zituen bere lehen musika ikasketak, Biola eta Kantua landuz. Geroago Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako Abesbatza Zuzendaritza ikastaroak egin ditu maisu handiekin. Musikaren irakaskuntzarako Gaitasun Agiria du bi arlotan: 4-7 urte bitarteko ikasleekin Musika eta Mugimendua lantzeko eta Abesbatzan formakuntzan.
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maddalenek 2005. urtetik Landarbaso Abesbatzan abesten du, 2009az geroztik zuzendariaren laguntzaile lanetan ari da eta 2012az geroztik ahots teknikako irakaslea eta arduraduna da.
Zuzendari lanetan beste hainbat abesbatzetan aritu da: Donostiako Galiziar Etxeko Abesbatzaren eta Irungo Náyade Txiki Abesbatzaren sortzailea eta zuzendaria izan da. 2009. urteaz geroztik Oiartzungo Lartaun Abesbatzako zuzendaria ere bada.[2][3][4] Lartaun taldea zuzendu zuen ETB1eko Ahotsak lehiaketa saioan.[5]
2009tik 2016ra Easo Musika Eskolako Araoz Gaztetxo abesbatzako zuzendaria izan zen. 2016az geroztik Landarbaso Abesbatzako Gazte taldea eta Kontari proiektuaren arduraduna da.[6]
2023ko maiatzean, Landarbaso Abesbatzak Gazteen abesbatzen Errenteria-Oreretako lehenengo topaketa antolatu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria sailaren laguntza izan zuten topaketa aurrera ateratzeko. Topaketan Landarbasoren Dizdizkarekin batera Iruñeko Gazte Orfeoia eta Laredoko Aila gazte abesbatzek parte hartu zuten.[7]
Gazteek kantatzeari utzi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorronsororen esperientziak erakutsi zion 1. mailan (4-7 urtekoak) kantatzera animatzen direla umeak, neskak gehiago. Gero, 7-8 urterekin, kopurua jaisten hasten da, eta 10-12 urterekin kantatzeari uzten diote, aldean abestea modan ez zegoelako, edo beharrezkoak baino ez zituztelako egiten.[6]
2022ko azaroan, Dorronsorok hau adierazi zuen:[6]
Gaur egun oso lanpetuta gauden gizarte batean bizi gara, baina ezin dugu alde batera utzi taldean lan egiteak dakarkigun guztia: kantatzea, dantzatzea edo beste zerbait. Abesteak, gainera, diziplina ematen du, talde-lana, eta arnasa hartzen, hitz egiten eta entzuten ere ikasten da, oso garrantzitsua. Gaur egun gero eta gutxiago estimatzen ditugun balioak ematen ditu.
Kantu kontari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantu Kontari proiektuan irakasle laguntzaile lanetan aritu da Dorronsoro. Helburua musika eta kantua ahalik eta gazte gehienengana iristea da. Txiki-txikitatik musikak haurren garapenean abantaila ditu, baina baita gazte eta nerabeenean ere. Kantu Kontarik adin horretan egiten du bereziki lan. Musika jarduera desberdinen bitartez LHtik hasi etaDBHko ikasleengana iristen saiatu dira, ikasle horientzat erakargarria izan daitezkeen eskaintzen bidez.
Hori guztia aipatu ipuin musikal, filmetako abesti eta betiko musika zein modernoaren bidez egiten da, beti ere euskaraz. Kantuaz gain gorputz adierazpena, sormena eta arte plastikoak ere lantzen dira, edonor izan baitaiteke izan baita. Azken finean denok izan baiteke artista.[8]
2023ko apirilean, Maddalen Dorronsorok estatuko Agrupacoros txapelketako lehen saria lortu zuen, 44 umerekin. Beste 5 abesbatza aritu ziren finalean.
Gazteen Dizdizka abesbatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an sortu zen gazteen Dizdizka abesbatza, Dorronsororen zuzendaritzapean. Hainbat lekutatara bidaiatu izan dute, besteak beste, Errioxa eta Kantabria. 2021ean Girona eta LLeidan kantatzeaz gain, lehen aldiz atzerrira joan ziren, Pau eta Perpignanera, Dorronsoro buru zutela. A cappella kantatu zuten taldeko 15 eta 21 urte arteko 35 gazteek. [9]
Taldeak ETB 1eko Ahotsak saioan parte hartu zuen eta finalean kolorez bete zuen kantua.[10]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022an Dizdizka abesbatzak, Dorronsororen zuzendaritzapean, Toledon saria jaso zuen.[6]
- 2023an Kontari abesbatzak Madrilen saria jaso zuen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Profesorado / Irakasleak» kantu kontari 2015-05-01 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ «Lartaun Abesbatza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ «Oiartzungo Lartaun abesbatzak kontzertua emango du elizan igandean, Salatxo abesbatzarekin batera» Orioko Udala 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- ↑ «Umore Ona eta Lartaun abesbatzak Oiartzunen eskainitako kontzertua argazkitan - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- ↑ «Lartaun Abesbatza» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) CASTAÑO, IKER. (2022-11-23). «Errenteria: «Cantar aporta unos valores que cada vez se aprecian menos»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ a b Ikerne, Zarate(e)ko. (2023-05-04). «Gazte Koruen Topaketa lehenengoz udalerrian, Landarbasoren eskutik» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ Kantu ta bira |. ASMOZ Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) SALAZAR, AYAR. (2021-08-27). «Los jóvenes de Landarbaso Dizdizka realizarán una gira por Francia y Cataluña en septiembre» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ «Dizdizka Abesbatza» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).