Madeha al-Ajroush

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madeha al-Ajroush
Bizitza
JaiotzaSaudi Arabia, 1955 (68/69 urte)
Herrialdea Saudi Arabia
BizilekuaRiad
Lehen hizkuntzaarabiera
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, argazkilaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta psikoanalista

Madeha al-Ajroush (arabieraz: مديحة العجروش‎; 1955[1]) saudiarabiar psikologo, argazkilaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea da. 2018ko maiatzean Saudi Arabiako agintariek atxilotu zuten Loujain al-Hathloul eta beste bost ekintzaileekin batera.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ean, saudiarabiar emakumeek gidatzeko debekuaren aurkako lehen protestetan parte hartu zuen[2]. Horren ondorioz, atxilotu zuten eta lana eta pasaportea galdu zituen[3][4]. Bere aktibismoaren zigor gehiago gisa, Saudi Arabiako agintariek Madawi al-Ajroushek 15 urtetan sortutako argazki-negatiboak erre zituzten[5].

2013an, al-Ajroushek The Telegraph aldizkariari egindako elkarrizketan esan zuen, «1990ean erabat beldurtuta nengoen. Eta ez zegoen sare sozialik egiten ari ginena nabarmendu eta gu babesteko»[6].

2018ko maiatzaren 15etik 18ra, Saudi Arabiako agintariek atxilotu zuten, Loujain al-Hathloul, Iman al-Nafjan, Aziza al-Yousef, Aisha al-Mana eta emakumeen eskubideen aldeko kanpainan parte hartu zuten bi gizonekin batera[7][8][9]. Human Rights Watch erakundeak atxiloketen helburua «printze oinordekoaren eskubideen agendari buruz eszeptizismoa adierazten duen edonor» berdurtzeko metodo gisa interpretatu zuen[10]. Agintariek «atzerriko alderdiekin harreman susmagarriak» izatea, «atzerriko elementu etsaiei» diru-laguntza ematea eta gobernuko langileak kontratatzea leporatu zizkieten atxilotutako aktibistei[11].

Madeha al-Ajroush eta Aisha al-Mana aske utzi zituzten egun batzuen buruan, besteek atxilotuta jarraitzen zuten bitartean[12].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Madiha al-Ajroush» ALQST (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  2. (Ingelesez) Fahim, Kareem; Morris, Loveday. «In harsh Saudi crackdown, famous feminists are branded as ‘traitors’» The Washington Post 2018-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  3. (Ingelesez) Al Nafjan, Eman. «This year let's celebrate … the Saudi women's driving campaign» The Guardian 2012-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  4. (Ingelesez) Baynes, Chris. «Saudi women's rights campaigners detained and branded traitors weeks before driving ban lifted» Independent 2018-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  5. (Ingelesez) «From women taking the wheel to the arrival of cinemas, Saudi Arabia is changing» The Mainichi 2018-04-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  6. (Ingelesez) Alexander, Harriet. «Saudi women prepare for driving protest» The Telegraph 2013-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  7. (Ingelesez) «Saudi Arabia ‘arrests women’s rights activists’» Aljazeera 2018-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  8. (Ingelesez) «Saudi government detains seven women's rights activists» Tribune 2018-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  9. (Ingelesez) El Sirgany, Sarah; Clarke, Hilary. «Saudi Arabia arrests female activists weeks before lifting of driving ban» CNN 2018-05-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  10. (Ingelesez) «Saudi Arabia: Women's Rights Advocates Arrested» Human Rights Watch 2018-05-18 (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  11. (Ingelesez) «Saudis detain women’s advocates ahead of driving ban lift» Arabian Business 2018-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  12. (Ingelesez) «Saudi Arabia releases 3 women as other activists still held» ABC News 2018-05-24 (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]