Mady Mesplé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mady Mesplé
Bizitza
Jaiotza Tolosa Okzitania1931ko martxoaren 7a (86 urte)
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Heziketa Conservatoire de Toulouse
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea abeslaria eta opera abeslaria
Jasotako sariak
Ahots mota sopranoa
Fach koloratura-sopranoa

Mady Mesplé (Okzitaniako Tolosa, 1931ko martxoaren 7a) frantses opera-abeslaria da, sopranoa da. Pianoa eta kantua Tolosan ikasi zituen, eta ahotsa Jeanine Micheaurekin trebatu zuen Parisen. Debuta Liejako Operan egin zuen 1953an, Lakmé lanarekin. 1956an, Parisko Opera Komikoan sartu zen, eta paper handiak egin zituen han: Rigoletto (Verdi), Hoffmannen ipuinak (Offenbach), Sevillako bizargina (Rossini), Lucia di Lammermoor (Donizetti) eta Txirula miragarria (Mozart). Abeslariaren ibilbide profesionalean opera horiek eragin nabarmena izan bazuten ere, gaur egungo musikak asko erakartzen du Mady Mesplé. Harentzat idatzi zituen Charles Chaynesek Quatre Poèmes de Sappho eta Betsy Jolas, Quatuor II. 1963an, Gian Carlo Menottiren Azken basatia sortu zuen, eta, 1965ean, Hans Werner Henzeren Maitale gazteentzako elegia lanaren frantsesezko bertsioa. Pierre Boulezen zuzendaritzapean, Arnold Schönbergen Jakoben Eskala kantatu zuen Londresen, eta Maurice Ravelen Haurra eta Sorginkeriak. 1985etik 1990era, irakasle izan zen Parisko Eskola Normalean, eta Bordeleko Kontserbatorio Nazionalean, gero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]