Lieja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lieja
Liège
Lîdje
hiria
Liege View 01.jpg
LuikVlag.svg Blason liege.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Valonia
Province of Belgium Liejako probintzia
AlkateaWilly Demeyer (en) Itzuli
Izen ofizialaLiège
Luttich
Luik
Liegi
Lieja
Lîdje
列日
Lieĝo
Leodium
Льеж
Luuk
Jatorrizko izenaLiège
Lîdje
Posta kodea4000, 4020, 4030, 4031 eta 4032
HerriburuaLiejako probintzia
Geografia
Koordenatuak50°38′23″N 5°34′14″E / 50.6397°N 5.5706°E / 50.6397; 5.570650°38′23″N 5°34′14″E / 50.6397°N 5.5706°E / 50.6397; 5.5706
LuikLocatie.png
Azalera69.39 km²
MugakideakHerstal, Seraing, Saint-Nicolas, Ans, Juprelle, Oupeye, Visé, Blegny, Beyne-Heusay, Chaudfontaine eta Esneux
Demografia
Biztanleria196.623 (2020ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−62 (2019)
Dentsitatea2.833,59 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraVIII. mendea
Telefono aurrizkia04
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakTanger, Volgograd, Esch-sur-Alzette, Kolonia, Turin, Lille, Akisgran, Rotterdam, Porto, Nancy, Ramallah, Samarkanda eta Szeged
Hizkuntza ofizialafrantses
liege.be…

Lieja[1][2] (frantsesez: Liège, ljɛʒ ahoskatua; nederlanderaz: Luik, lœyk ahoskatua; valonieraz: Lidje; alemanez: Lüttich; latinez: Leodium; limburgeraz: Luuk; luxenburgeraz: Léck) Belgikako hego-ekialdeko hiria eta ibai-portua da, Valonian, herrialde osoko bosgarren populatuena dena eta izen bereko herrialdeko hiriburua. Ourthe eta Mosa ibaien bilgunean dago. Oso industriagune garrantzitsua da: altzairugintza, metal eta kimika industria, armagintza, automobilgintza eta beiragintza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII. mendean sortu zuen hiria Lanberto santuak eta 710. urtean apezpiku bat finkatu zen bertan. Ondoko mendean apezpiku hiri guztiz indartsua osatu zen eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean zegoen arren, gatazka handiak izan ziren luzaroan Liejako apezpiku-printzeen eta enperadoreen artean. Flandrian bezala, XIII. eta XIV. mendeetan liskar handiak gertatu ziren Liejan burgesiaren eta gremioetako langileen artean. XIV. mendean Burgundiako etxea nagusitu zen, baina gudu ugari izan zen ondoko bi mendeetan, burgundiarren eta Frantziako koroaren laguntza zuten liejatarren artean.

1485ean Maximiliano Austriakoak zapaldu zuen Liejako Guillaume de La Marckek Karlos Burgundiako dukearen aurka bultzatu zuen matxinada eta, zapalkuntza latza izan zen arren, hiri burujabetzat onartu zuen Lieja. Ondoren Bavariako etxea jabetu zen apezpiku-printze tituluaz eta Liejako biztanleek horren kontra borrokan segitu zuten. XV. mendetik aurrera industria zabaldu zen Lieja aldean eta bertako armagintzaren arrakastak hazkunde nabarmena erakarri zuen.

XVIII. mendean guztiz zabaldu zen Liejan Argien Mendeko pentsamolde berria eta 1792an desagertu ziren betiko Liejako apezpiku-printzeak. 1940an alemaniar naziek hartu zuten Lieja eta bertako 23.000 etxebizitza guztiz hondatu ziren 1944an.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Liege)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3 6 9 14 18 21 22 22 19 13 9 5 13.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 -1 2 5 8 12 13 13 11 7 3 1 6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36 41 46 36 41 66 74 64 61 64 43 58 627.4
Iturria: Weatherbase [3]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlomagnoren omenezko estatua, Liejan.

Liejako hiriak iraganeko monumentu asko gorde ditu: Saint Lambert plazako etxeak, XVI. mendeko Printze-Apezpikuen jauregia, X. mendeko Sainte Croix eliza (XIII-XIV. mendeetan berritua), Saint-Martin basilika (X. mendean eraikia eta XVI. mendearen hasieran berritua), San Joan Ebanjelista eliza karolingiarra, kanpandorre erromanikodun Saint-Jacques eliza, Saint-Paul katedrala eta bertako museoa. Erdi Aroaz geroztik, garrantzi handiko kulturagunea da Lieja: Arte Ederretako museoa eta akademia ditu, unibertsitatea eta musikako errege kontserbatorioa.


Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularitzan, nazioarteko proba nagusien artean, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa klasikoa dago. Futbolean, Standard Lieja hiriko futbol talderik garrantzitsuena da.

Liejatar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]