Magic Tour Highlights
Magic Tour Highlights | ||||
---|---|---|---|---|
Bruce Springsteenen Extended playa | ||||
Egilea(k) | Bruce Springsteen | |||
Argitaratze-data | 2008 | |||
Izenburua | Magic Tour Highlights | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | rock | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Diskoetxea | Columbia Records | |||
Bruce Springsteenen kronologia | ||||
|
Magic Tour Highlights Bruce Springsteen musikari estatubatuarraren hirugarren EP da hau. Columbia Records konpainiak zabaldu zuen, 2008ko uztailan.[1]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Magic albumaren aurkezpen-biran iTunes denda digitalean argitaratu zen. Honako musikarien laguntza izan zuen: Alejandro Escovedo, Tom Morello eta Roger McGuinn, «Always a Friend», «The Ghost of Tom Joad» eta «Turn! Turn! Turn!» abestietan hurrenez hurren. «4th Of July, Asbury Park (Sandy)» abestia, bestetik, E Street Bandekin Danny Federicik egin zuen azken kontzertuetatik atera zen, Indianapolisen, martxoaren 20an. urte bereko apirilaren 17an melanoma baten ondorioz hil zen Federici.
Albumaren etekinak Danny Federici Melanoma Fund fundaziorako izan ziren.
Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Always a Friend» (Houston (Texas), 2008/04/14). Egileak: Alejandro Escovedo, Chuck Prophet
- «The Ghost of Tom Joad» (Anaheim (Kalifornia), 2008/04/07). Egilea: Bruce Springsteen
- «Turn! Turn! Turn!» (Orlando (Florida), 2008/04/23). Egilea: Pete Seeger
- «4th Of July, Asbury Park (Sandy)» (Indianapolis (Indiana), 2008/04/20). Egilea: Bruce Springsteen
Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Roy Bittan: piano
- Clarence Clemons: saxofoi eta perkusioa
- Charlie Giordano: organua
- Nils Lofgren: gitarra eta koroak
- Bruce Springsteen: gitarra eta ahotsa
- Garry Tallent: baxu
- Soozie Tyrell: biolin eta koruak
- Steve Van Zandt: gitarra eta koruak
- Max Weinberg: bateria