Magnizidio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abraham Lincoln AEBetako presidentearen hilketaren litografia.

Magnizidioa pertsona boteretsu edo kargu garrantzitsu bat duen bati ematen zaion heriotza bortitza da [1], normalean pertsonaia politiko bati. Hiltzaileak motibazio ideologikoa edo politikoa izan ohi du, eta krisi politikoa eragiteko edo aurkari edo kontrakoa ezabatzeko asmoa, bere egitasmoak aurrera eramateko oztopotzat jotzen duena.

Magnizidioaren figura historikoki zigortuena izan da Estatu ezberdinetan historia penalean zehar. Hilketaren larrigarritzat jo daiteke, edo mota propio gisa. Orokorrean, pertsona zehatz bat edo gehiagoren heriotza eskatzen du bere karguaren arabera eta delitua egitean hilketa motak bete behar dira.

Estatu batzuetan estatuburuaren heriotzara murrizten da. Beste batzuetan zabalagoa da, Gobernuko presidentea edo lehen ministroa, Parlamentuko edo Kongresuko presidenteak eta estatuburuen familia barne hartzen baititu, sistema monarkia denean. Azken kasu horretan, Koroaren ondorengoen edo zuzeneko oinordekoen heriotza jasotzen da.

Terminoa buruzagi politiko entzutetsuen hilketak izendatzeko ere erabili izan da, hala nola, presidente, presidente ohi, presidenteorde, presidentetzarako hautagai, estatu sortzaile, lehen ministro eta lehen ministro ohien hilketak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]