Mai Masri

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Mai Masri

Bizitza
JaiotzaAmman1959ko apirilaren 2a (65 urte)
Herrialdea Libano
Familia
AitaMunib al-Masri
Hezkuntza
HeziketaSan Francisco State University (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria
Lantokia(k)Libano

IMDB: nm0557044 Allocine: 12079 Rottentomatoes: celebrity/mai_masri Allmovie: p302021 Edit the value on Wikidata

Mai Masri (Amman, 1959ko apirilaren 2a) Jordanian jaiotako zinemagilea da, palestinar eta estatubatuar nazionalizatua.[1][2] 1983tik hamar film baino gehiago zuzendu ditu, eta batez ere Palestinako gizartea eta Ekialde Hurbilekoa nabarmendu ditu bere ekoizpenetan.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masri Amanen jaio zen, Jordanian, 1959ko apirilaren 2an. Munib Masri de Nablus politikari eta enpresaburuaren eta Texas estatuan jatorria duen ama estatubatuar baten alaba da. Beiruten hazi zen Masri, eta han bizi izan zen luzaro. 1981ean graduatu zen San Frantziskoko Estatuko Unibertsitatean. Handik gutxira Beirutera itzuli eta zineman hasi zen lanean.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masrik Jean Chamoun zinemagile libanoarra ezagutu zuen 1982an.[4] Hainbat film egin dituzte elkarrekin. 1986an ezkondu ziren eta bi alaba izan zituzten, Nour eta Hana. Palestinako errefuxiatu-kanpamendu batetik gertu bizi zen Mai, Beiruten, Libanoko Falangeak taldeko militanteek 1982an Sabra eta Xatilako sarraskia egin zutenean.[5]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masriren filmak Palestinako eta Ekialde Hurbileko eskualdeetan oinarritzen dira, eta mundu osoko zinemaldietan sariak irabazi dituzte.[6][7]

  • Under the Rubble (1983)
  • Wild Flowers: Women of South Lebanon (1986)
  • War Generation (1989)
  • Children of Fire (1990)
  • Suspended Dreams (1992)
  • Hanan Ashrawi: A Woman of Her Time (1995)
  • Children of Shatila (1998)
  • Frontiers of Dreams and Fears (2001)
  • Beirut Diaries (2006)
  • 33 Days (2007)
  • 3000 Nights (2015)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mai Masri» IMDb. Consultado el 23 de diciembre de 2018.
  2. Mai Masri: “Sin cámaras, los hechos ya no existen” Diario El Salto. 9 de abril de 2018. Consultado el 23 de diciembre de 2018.
  3. Mai Masri - Palestine Film Director Torino Film Lab. Consultado el 23 de diciembre de 2018.
  4. Mai Masri, daughters pledge to keep alive Jean Chamoun’s film legacy Al-Monitor. Consultado el 23 de diciembre de 2018.
  5. Padgaonkar, Latika. (2011). «Director profile: Mai Masri» Wide Screen 3 (1) ISSN 1757-3920..
  6. Mai Masri - Palestine Film Director Torino Film Lab. Consultado el 23 de diciembre de 2018.
  7. Arab's new spring of succcessful women directors Economic Times. 8 de diciembre de 2018. Consultado el 23 de diciembre de 2018.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]