Sabra eta Xatilako sarraskia
Sabra eta Xatilako sarraskia | |
---|---|
![]() | |
Mota | sarraski |
Denbora-tarte | 1982ko irailaren 16a - 1982ko irailaren 18a |
Kokaleku | Xatila, Iheslarien esparru |
Herrialdea | Libano |
Helburu | Palestinian refugee (en) ![]() |
Pertsona hilak | ezezaguna |
Erantzule | Lebanese Forces (en) ![]() Elie Hobeika (en) ![]() |
Sabra eta Xatilako sarraskia 1982ko irailaren 16ean Libanoko milizia kristau batek (Israelen aliatua zena) egindako sarraskia izan zen. 38 ordu iraun zuen zibilen sarraskia Sabra eta Xatila iheslari esparruetan, Beiruten inguruan izan zen. Momentu hartan hiria Israelgo armadaren menpean zegoen, heriotza asko eragin zituen setio baten ostean.
Zifren gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amnon Kepeliouk kazetari israeldarraren ikerketen arabera, 3.500 bat palestinar erail zituzten. Israeldar gobernuaren zenbaki ofizialek 800era jaisten dute zifra hau. Gurutze Gorriko behatzaileen hitzak dira hurrengoak: “Pardela jarrita zuten haurtxoak, adinekoak, gorpuak bata bestearen gainean jarrita; zaldiak, zakurrak eta katuak ere hil zituzten; bular eta zakil moztuak, emakume haurdun askori sabelak ireki zizkioten”. Orduan militar zen eta lehen ministro izango zen Ariel Sharonek “ardura pertsonala” zuela jakin zen gerora. [1]
Arduradunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asko eztabaidatu da armada israeldarraren papera sarraskian, kanpamentuak bere ardurapean baitzeuden. Israeldar parlamentuak Ariel Sharon, garaiko defentsa ministroa, kargugabetu egin zuen "arduradun indirekto" bezala aurkitu ondoren.
Israelek Libanoren inbasioan, Beirut hiriburuaren kontrola lortu zuen. Israelgo indarrekin aliatu zen Libanoko falangea hiriburuaren kanpoaldean dauden palestinar errefuxiatu kanpamenduetan sartu eta harrapatu zituzten guztiak hil zituzten. Israelgo armadak planifikatu zuen operazioa, eta sarraskiarekin gauez jarraitzeko sekulako argiak jarri zituen. 38 orduz 3.500 zibil hil zituzten eta historialari batzuen arabera, XX. Mendeko krimen ikaragarrienetako bat izan zen. Bi hilabete eta erdi geroago, Estatu Batuetako Kongresuak 250 milioi dolar gehiago eman zizkion Israeli laguntza militarretan, eta 1991n Libanoko parlamentuak absolbitu egin zituen sarraski horren egileak.[2]
Sarraskia zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gertaerak behin baino gehiagotan zinemara eramanak izan dira:
- Valse avec Bashir Ari Folmanek 2008an zuzenduta.
- Massaker Monika Borgmann, Lokman Slim eta Hermann Theissenek 2004an egina.
- Deadline Nathaniel Gutmanek sortua 1987an.
- Incendies Denis Villeneuvek zuzenduta 2008an. Wajdi Mouawaden izen bereko lan batean oinarrituta.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Sarraskiaren irudiak Youtuben.