Maite Arrese Artabe
| Maite Arrese Artabe | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Beasain, 1967ko abuztuaren 26a (59 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta ipuin-kontalaria |
Maite Arrese Artabe (Beasain, Gipuzkoa, 1967ko abuztuaren 26a) euskal aktore, ipuin-kontalari eta yoga irakaslea da. Kazetaritzan ere aritu zen, eta ETBko Teletxip saioko aurkezlea izan zen. Antzerkian, telebistan eta zineman lan egin du, eta batez ere Maskarada antzerki taldearekin, Goenkale telesailean eta hainbat filmetan egindako lanengatik da ezaguna. Azken urteetan ipuin-kontaketa eta yoga uztartzen dituzten ikuskizunak garatu ditu, hala nola Yogipuinak.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beasainen jaio zen 1967an. EHUn kazetaritza ikasketak egin zituen, eta Eguna astekarian hasi zen lanean. Ondoren, ETBko Teletxip saioko aurkezlea izan zen. Antzerkiarekiko interesa Bilbon garatu zuen, Maskarada taldeak antolatutako antzerki ikastaroetan parte hartu ondoren. 1989an Maskarada taldean hasi zen, eta hainbat urtez bertan aritu zen.[3][1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadan Maskarada taldearekin hainbat antzezlanetan parte hartu zuen. Besteak beste, Bernardo Atxagaren Logalea zeukan ekilibristaren kasua lanean aktore izan zen. Iñaki Agirre eta Aitor Argoterekin batera lan egin zuen eta Karlos Panerak zuzendu zuen lana. [4][1]
1992an Logalea zeukan ekilibristaren kasua taularatu zuten, eta 1993an Munstro Sakratuak. 1994an Oscar Wilderen Ernesto izatearen garrantzia euskarazko antzezlanaren taularatzean ere parte hartu zuen. [5][1]
Maskaradaren ondoren, JP Producciones eta Tanttaka Teatroarekin lan egin zuen. 2003an Teatrorat sortu zuen, antzerki eta dantza ikuskizunen banaketara bideratutako egitasmoa.[6] [7]
- Akerlarrua (Maskarada)
- Logalea zeukan ekilibristaren kasua (Maskarada)
- Ernesto izatearen garrantzia (Maskarada)
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Teletxip programako aurkezlea.[8]
- Goenkaleko aktorea (2005-2009)[8]
- Go!azen (2021)
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006an Fernando Bernués eta Mireia Gabilondok zuzendutako Kutsidazu bidea, Ixabel filmean parte hartu zuen.
2010ean Mikel Ruedaren Izarren argia filmean Amaordea pertsonaia interpretatu zuen. Filmak Saturrarango espetxean Espainiako Gerra Zibilaren ondoren preso egon ziren emakumeen inguruko istorioa kontatzen du. [9]
2014an Lasa eta Zabala filmean parte hartu zuen Axun Lasaren papera betez.
Ipuin-kontalaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko hamarkadatik aurrera, ipuin-kontaketari eskaini zion bere jardunaren zati handi bat. Haurrentzat zein helduentzat ipuinak kontatzen ditu, eta Euskal Herriko hainbat herritan eman ditu saioak. Bere ikuskizunen artean Txoritxo batek esan dit, Amamaren magalean, Haizearen mezua eta Ipuinondo daude. 2013 inguruan Grimm anaien ipuinetan oinarritutako Ipuinondo saioa garatu zuen. [7]
2019an Mau Ziemkiewicz biolin-jotzailearekin batera Emakume eskeletoak eta Basatiaren mintzoa izeneko ipuin musikalak prestatu zituen. Saioan sei ipuin kontatzen zituzten, hiru euskaraz eta hiru gaztelaniaz. Euskarazko kontakizunen artean euskal kondaira zaharrak eta euskal mitologiarekin lotutako ipuinak zeuden. [10]
2020ko maiatzaren 22an Ipuin Antidotoa izeneko helduentzako ipuin-saioa eskaini zuen Beasaingo liburutegian. Ekitaldia Batzoki Kultur Elkarteak antolatu zuen. [11]
Yogipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arresek yoga eta ipuin-kontaketa uztartzen dituen Yogipuinak saioa sortu zuen. Saioetan ipuinak, yoga-jarrerak edo asanak, arnasketa, emozioen lanketa eta erlaxazioa uztartzen ditu. 2018an Aretxabaletako Arkupeko haur liburutegian Yogipuinak saioa eskaini zuen, bost eta hamar urte bitarteko haurrei zuzenduta. [12] Yogipuinak formatua ondorengo urteetan ere eskaini zuen. 2025ean, esaterako, Vitoria-Gasteizen helduentzako Yogipuinak saioa egin zuen. [13]
Yoga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010 inguruan yoga irakasle bihurtu zen, ordura arte zaletasun moduan landutako jarduera ogibide bihurtuz. Geroztik, yoga irakaskuntza eta ipuin-kontaketa uztartu ditu. [12]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margi Egigurenen irudiekin Yoga Kartak argitaratu zituen animalien irudien bidez. Animalien irudien bidez eta ipuinen bidez haurrak Yoga mundura gerturatzeko kartak dira. [14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 «Maite Arrese, ipuin kontalaria, aktorea eta ama» Goierritarra (Beasain: Goierriko Hedabideak) 378: 14-17..
- ↑ Goiena. Maite Arrese: “Yoga eta ipuinak uztartzea lagungarria da haurrentzat” – Guraso.eus. (kontsulta data: 2026-08-26).
- ↑ «Maite Arrese ipuin kontalariaren emankizuna bihar arratsaldean» Diario Vasco 2011-04-06 (kontsulta data: 2020-05-21).
- ↑ Perez, Agus. (1993). «Il piccolo circo of Maskarada» www.ganbila.eus (Euskaldunon Egunkaria) (kontsulta data: 2026-08-26).
- ↑ Antzerkia: hizkuntza dramatikoa euskaraz garatzen. Basque Culture.
- ↑ «Teatrorat.com ikuskizunen webgunea» sustatu.eus (kontsulta data: 2026-08-26).
- 1 2 Olatz Landa, Maite Arrese,. Basatiaren Mintzoa. Booktegi.
- 1 2 Maite Arrese. EITB.
- ↑ CatalogoICAA. .
- ↑ “Biolinaren soinuarekin ipuina lehenago iristen da bihotzera”. Eta Kitto!.
- ↑ Ipuin Antidotoa. Eusko Jaurlarita.
- 1 2 «Maite Arrese: "Yoga eta ipuinak uztartzea lagungarria da haurrentzat" - Aretxabaleta» Goiena (kontsulta data: 2026-08-26).
- ↑ «Helduentzako ipuin kontaketa: Maite Arrese: 'Yogipuinak'» www.kulturklik.euskadi.eus 2025-01-29 (kontsulta data: 2026-08-26).
- ↑ «Yoga Kartak eta Yogipuinak aurkeztu dizkigu Maite Arrese aktore eta yoga irakasleak» KULTUR SHAREA (kontsulta data: 2026-08-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maite Arreseren biografia Booktegin
- Ganbilako Logalea zeukan ekilibristaren kasua fitxa
- Maite Arrese webgunea