Edukira joan

Maite Darceles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite Darceles
Bizitza
JaiotzaHondarribia, 1971ko martxoaren 20a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta kudeaketa aholkularia

Twitter: maitheda Literaturaren Zubitegia: 991 Edit the value on Wikidata

Maite Darceles Tife (Hondarribia, Gipuzkoa, 1971ko martxoaren 20a) gipuzkoar enpresa aholkularia eta idazlea da.[1] 2018an kaleratu zuen lehen eleberria, Bihotzean daramagun mundua.[2]

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean.[3][4] Bere esanetan hazkunde pertsonal eta intelektualak zerikusia du autonomian eta lankidetzan oinarritutako antolamendu-ereduekin. Komunikazioarekin, ezagutzarekin eta boterearekin loturiko guztia giltzarria da. Teoriaren eta praktikaren arteko lotura sendotik lan egitea interesatzen zaio, eta ekarpen feministekin eta eredu kolaboratibo eta ez-bortitzekiko elkarguneetan sakontzea.[5]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantzako elkarte batean hasi zuen ibilbide profesionala, eta urtetan aholkulari eta bazkide izan da aholkularitza-enpresa batean. Lan moduak eta antolakundeak eraldatzeko ahalegina du ardatz, modu demokratikoago eta gizatiarragoetarantz, eta bere Eraldaketarako gidalerroak (BFA, 2009) liburua saiakera horren emaitza da.[6]

Arrantzaren munduko Garela enpresa-elkarte gerente gisa, hausnarketa eta aldaketa prozesuak bultzatzen ditu sektore horretan. Aholkularitzaren munduan hasi zen Hobest Consultores-en eskutik. Ekintza horiek bere idatzietan islatzen diren kezka askorekin lotzen dira.[4] Horren adibide dira, besteak beste, Guies per a la tranformació de les organitzacions argitaratu zuen (2015),[7] El mundo que llevamos en nuestros corazones (2020),[8] El mito del líder (Hausnarketak eta pentsamendu kritikoa blogean)[9]

Enpresen eta antolakundeen garapen prozesuetan bidelagun aritzen da. Enpresa-garapena eta garapen soziala, biak, modu osagarrian landuz: kudeaketa- eta antolaketa-eredu eraginkorrago eta arinagoetara, eta, aldi berean, eredu bizigarri eta gizatiarretara.

2018an Bihotzean daramagun mundua eleberria izan zen bere lehen literatur lana.[6][10]

Besteak beste, lan hauexek argitaratu ditu:

  • Eraldaketarako gidalerroak (2009, BAI Bizkaiko Berrikuntza Agentzia)

Narrazio laburra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zuri (2019, Administrazioa Euskaraz Aldizkaria)
  • Bizitza berria (2022, Booktegi)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pensamiento crítico, conocimiento y emancipación intelectual» Maite Darceles (kontsulta data: 2025-03-20).
  2. (Gaztelaniaz) Bihotzean daramagun mundua – Alberdania. (kontsulta data: 2025-03-20).
  3. Darceles, Maite. (2009). Eraldaketarako gidalerroak. Bilbo: BAI Bizkaiko Berrikuntza Agentzia ISBN 978-84-7752-442-4..
  4. 1 2 Guías para la transformación. Maite Darceles. .
  5. «Nor gara» Hobest (kontsulta data: 2025-03-20).
  6. 1 2 3 (Gaztelaniaz) Maite Darceles Tife – Alberdania. (kontsulta data: 2025-03-20).
  7. (Gaztelaniaz) «Guies per a la transformació de les organitzacions. Maite Darceles» SlideShare 2015-03-10 (kontsulta data: 2025-03-20).
  8. EL MUNDO QUE LLEVAMOS EN NUESTROS CORAZONES. .
  9. «El mito del líder» Maite Darceles (kontsulta data: 2025-03-20).
  10. (Gaztelaniaz) Vanguardia, La. (2023-07-08). «BIHOTZEAN DARAMAGUN MUNDUA (edición en euskera) (libro del 2018). Escrito por MAITE DARCELES. ISBN 978-84-9868-412-4» La Vanguardia (kontsulta data: 2025-03-20).
  11. (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Bihotzean daramagun mundua - Maite Darceles Tife» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2025-03-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]