Maitena Monroy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maitena Monroy
Maitena Monroy.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1972 (45/46 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak fisioterapeuta

Maitena Monroy Romero (Bilbo, 1972) euskal fisioterapeuta bat da, genero-indarkerian aditua eta aitzindaria autodefentsa feministaren prestakuntzan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitena Monroy Bilbon jaio zen 1972an. Hamabi urte zituenean inguruan ikusten zuen diskriminazioarekin amorratuta zegoen, eta bere irakaslea zen Arantza Beaskoetxeak arazo hori matxismoa deitzen zela azaldu zion. 13 urterekin Bizkaiko Emakumeen Asanbladara iritsi zenean, autodefentsa feministan prestatzen hasi zen.[1] 1988an Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren barruan autodefentsarako batzordea antolatu zen. Bertan, beste laguntzaile batzuekin, Maitena bi urtez autodefentsa feministan prestatu zen, hamasei eta hemezortzi urte artean.[2]

2001 urtean Fisioterapian lizentziatu zen eta terapeuta gisa lan egiten du Osakidetzan.

Ekintzaile bezala hainbat erakundetan parte hartu du, bere ibilbidean zehar; besteak beste, Matarraskak emakume gazte taldean edo Bizkaiko Emakumeen Asanbladan.[3][4]

Genero-indarkeria desagerrarazteko lan asko egin du emakumeen ahalduntze prozesuak bultzatuz. Euskal Herrian, estatu mailan eta nazioartean, autodefentsa feministarako ikastaroak ematen1986tik aurrera.[5][6]

Geroztik, berak lagunduta 25,000 emakume baino gehiagok ulertzen bere gorputza, lurralde bat bezala.[7]

"Gutxirako balio du neure burua fisikoki defendatzeak, uste baldin badut, nire bikotearen kontrola maitasuna dela" [8]

Vitoria-Gasteizen 2007tik aurrera autodefentsa feministako ikastaroak egin dira 3.000 emakumerentzat, Gasteizko Berdintasunaren Udal-Zerbitzuaren laguntzarekin.[9]

2013. urtetik aurrera Nikaraguan lan egiten du Las Venancias emakumeen kolektiboarekin, autodefentsa feministarako prestatzaileen prestakuntzan.[10] 2015tik aurrera Bizirik Emakumeen Elkartearen antolakuntzan lagundu du, elkarte honen helburuak tratu txarrak jasan dituzten emakumeei sostengua ematea, laguntzea eta entzutea direla, egoera berdina bizi izateak ematen duen ezagutzatik.[11][12] 2016ko azarotik 2017ko ekainera, Andrea Kolektibo Feministak bultzatuta, irakasle eta koordinatzaile bezala, auto-defentsa feministan formatzaileen formatzailea izan zen, Nafarroako Berdintasunaren Institutuak eta Nafarroako Gobernuaren Enplegu Zerbitzuak bultzatuta.[13][14]

Ikus, halaber,[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   , http://www.noticiasdealava.com/2017/10/15/araba/por-pequeno-que-sea-cada-comportamiento-sexista-es-un-muelle-para-impulsar-a-los-machistas-mas-violentos?random=275597 .
  2.   , http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2015-12-31/hemeroteca_articles/el-avance-en-igualdad-esta-provocando-una-resistencia-machista .
  3.   , http://www.pikaramagazine.com/2012/11/no-te-preocupes-carino-ya-estoy-yo-aqui-para-salvarte-maitena-monroy-formadora-de-autodefensa-feminista-alerta-de-que-algunas-instituciones-muestran-a-las-victimas-como-pasivas-debiles-y-frag/ .
  4.   , http://www.pikaramagazine.com/2015/11/que-la-verguenza-cambie-de-bando-reflexiones-sobre-la-autodefensa-feminista/ .
  5.   , http://www.diariovasco.com/20090221/alto-urola/queremos-dotar-mujeres-recursos-20090221.html .
  6.   , http://www.comunicarigualdad.com.ar/la-autodefensa-feminista-es-una-herramienta-politica-de-empoderamiento-y-sororidad/ .
  7.   , http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/201511/07/maitena-monroy-experta-violencia-20151107011822-v.html .
  8.   , http://www.deia.com/2016/11/06/sociedad/euskadi/de-poco-me-sirve-saber-defenderme-fisicamente-si-pienso-que-el-control-de-mi-pareja-es-amor .
  9.   , http://www.elcorreo.com/alava/araba/tocamientos-bares-ejemplo-20170724225722-nt.html .
  10.   , https://grupovenancia.org/lasvenancias/ .
  11.   , http://www.elcorreo.com/alava/araba/201511/19/mujeres-fueron-maltratadas-asocian-20151118212538.html .
  12.   , http://blogs.vitoria-gasteiz.org/medios/2015/11/18/vitoria-gasteiz-acoge-la-presentacion-de-la-asociacion-bizirik-que-da-apoyo-a-mujeres-que-sufren-o-hayan-sufrido-violencia-machista/ .
  13.   , http://www.noticiasdenavarra.com/2016/10/27/sociedad/navarra/navarra-el-gobierno-de-navarra-organiza-un-curso-para-formadoras-en-autodefensa-feminista-dirigido-a-mujeres-desempleadas .
  14.   , http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2017/06/30/curso+formadoras.htm .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitena Monroy erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan