Maitreyi Ramakrishnan
| Maitreyi Ramakrishnan | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mississauga, 2001eko abenduaren 28a (24 urte) |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | Tamil Canadians (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Meadowvale Secondary School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | hinduismoa |
Maitreyi Ramakrishnan (Mississauga, 2000eko abenduaren 28an sortua) kanadako aktore bat da eta “Never have I ever” telesailako antzezle nagusia izateagatik ezaguna da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramakrishnan Mississaugan (Ontario) jaio zen, Kanadan errefuxiatu ziren Sri Lankako gurasoen alaba da. [1] Lehen hezkuntzan zegoenean antzezteko interesa piztu zitzaion eta Meadowvale High School-en zegoen bitartean “Never have I ever” izeneko gazteentzako telesail berri batean protagonista izateko aukeratu zuten, 18 urtegaz. [2]
Netflix plataforman kaleratutako seriean, Ramakrishnanek Devi Vishwakumar-en papera egiten du eta horretarako 15.000 hautagaien artean aukeratu zuten.[2][3] 2019an, Today telebista-saio amerikarrak hesiak hausten eta mundua aldatzen ari ziren 18 emakume gazteen "Groundbreakers" izeneko zerrendan sartu zen haren izena. Ikuskizunean egindako lanak kritika onak jaso zituen: Variety aldizkariak adierazi zuen bere jarduna "indartsua" izan zela.
2020an, Kanadako, Screen Awards ekitaldiko aurkezleetako bat izan zen.[4]
2021ean, Time aldizkariko 100 Most Influential People-en aktore berri gisa aipatua izan zen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2020 | Sidewalks Entertaiment | Bere burua | atal bakarra |
| 2020-2021 | Yo nunca | Devi Vishwakumar | paper nagusia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Blyth, Antonia; Blyth, Antonia. (2020-06-26). «‘Never Have I Ever’s Maitreyi Ramakrishnan On Her Asian American Character Who’s Not A “Side Piece To Somebody Else’s Story”» Deadline (kontsulta data: 2022-06-03).
- ↑ a b (Ingelesez) «The Way We Get By: Never Have I Ever’s Maitreyi Ramakrishnan Has Been Sheltering in Place with Her Nintendo Switch» Talkhouse (kontsulta data: 2022-06-03).
- ↑ (Ingelesez) Schneller, Johanna. (2020-04-20). «How one Mississauga teen beat out 15,000 other girls to star in Mindy Kaling’s new Netflix series Never Have I Ever» The Globe and Mail (kontsulta data: 2022-06-03).
- ↑ (Ingelesez) «Canadian Screen Awards Virtual Presentations» Academy.ca (kontsulta data: 2022-06-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maitreyi Ramakrishnan Interneten Movie Database (ingelesez)