Maixa Zugasti Muñoa
| Maixa Zugasti Muñoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Tolosa, 1973 (52/53 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea eta idazlea |
| Lan nabarmenak | |
| Kidetza | Euskal Idazleen Elkartea |
| maixazugasti.eus… | |
Maixa Zugasti Muñoa (Tolosa, Gipuzkoa, 1973) gipuzkoar idazlea da, Euskal Idazleen Elkarteko bazkidea.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001etik dago gaixorik Maixa Zugastik. 2026an Itzala, gaixotasun baten kronika.(Erein, 2026) argitaratu zuen. Zailtasunak zailtasun eta itzalak itzal, argiaren bila ari da liburuan. Izan ere, bata ez da bestea gabe. Literaturak bizi du, nahiz eritasunak, egunaren une askotan, irakurtzea eta idaztea eragozten dizkion.
Deustuko Unibertsitatean Hispaniar Filologia ikasketak egin ondoren, irakaskuntzan aritu da hainbat urtez; gaur egun, idazle-lanean dihardu.
2017ko Kutxa Irun Hiria saria irabazi zuen euskarazko eleberri kategorian, L.A.A. eleberriarekin.[2][3] Harrezkero, bi eleberri, Ahotsak eta itzalak (Erein, 2018) eta Atarian (Erein, 2022), ipuin bat, Tximeletak hondartzan (Erein, 2019), eta poema bilduma bat, Hostoen hezurdura unatua (Balea Zuria, 2021) argitaratu ditu.[2][3]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L.A.A. (Algaida, 2017, ISBN 9788490678862)
- Ahotsak eta itzalak (Erein, 2018, ISBN 9788491092865)
- Atarian (Erein, 2022, ISBN 9788491098133)[4]
- Zozobarrak (Erein, 2025.[5][6]
Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itzala, gaixotasun baten kronika.(Erein, 2026)
Ipuinak
Poesiak
- Hostoen hezurdura unatua (Balea Zuria, 2021, {{ISBN|9788412105179}})[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Maixa Zugasti Munoa - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
- 1 2 Iban, Amagoia. (2017ko irailaren 24a). «Maixa Zugasti eta Asier Serrano dira aurtengo Irun Hiria saridunak» Berria (kontsulta data: 2018ko urtarrilaren 2a).
- 1 2 «Biografia» Maixa Zugasti (kontsulta data: 2019-03-21).
- ↑ Telleria, Miren Mujika. «Maitasunaren hiru aurpegi» Berria (kontsulta data: 2022-06-04).
- ↑ «Maixa Zugasti jazarpenaz aritu da nerabeentzako ‘Zozabarrak’ liburuan» Berria 2025-04-10 (kontsulta data: 2025-04-15).
- ↑ «Zozabarrak» Maixa Zugasti (kontsulta data: 2025-04-15).
- ↑ Arrese, Gorka. «Urezko kaligrafia xumez idazten» Berria (kontsulta data: 2022-06-04).