Edukira joan

Makil jokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makil jokoa
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaDurangaldea
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daDantzari-dantza

Makil-dantza Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Herriko eta auzo edo kofradietako jaietan zortzi lagunek egiten dituzte dantzok, txistulariak lagunduta.[1][2] Makil Jokoa eta Makil-joko nagusia izenak ere erabiltzen dira, dantzaren jatorria makil-borrokarekin lotuta dago eta.[3]

Dantzari-dantza dantza sortako zazpigarrena da, honetan bakarrik erabiltzen da makila tresna gisa.[3]

Badira Euskal Herrian beste dantza batzuk makilekin egiten direnak.[4]

Dantzarien mugimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makil dantzak ezpata jokoen (Ezpata Joko Nagusia eta Ezpata Joko Txikia) egiturari eutsi dio; hiruretan, zortzi dantzari ditugu, binakako ilaretan antolatuta eta armatuta, makilez hemen, ezpatez han. Hainbat erakustaldi eta posizio aldaketa egingo dituzte, tresnak elkarren kontra jotzen dituztela.[3]

Makil dantzaren egituran hiru zati bereiz ditzakegu:[3]

  • Sarrera, bi ilarak bakar batean biltzen dituena agintarien aurrean makila aurkezteko eta gero binakako formaziora itzultzeko, eta jarraian Ezpata Joko Nagusian egiten den antzeko simulazio bat egiten da, zango trebetasuna erakusteko.
  • Ondoren, makil kolpeek bakoitza bere posizioa defendatzera eta erasotzera bultzatzen dute, eta goian eta behean gurutzatutako kolpeak leku aldaketa ahalbidetzen du, musikaren erritmoaren arabera aldatuz hasierako posiziora iritsi arte.
  • Azkenik, kolpeak eta pausoak arinagoak egiten dira, eta gurutzaketak begien altuerako eta belaunetako erasora eta defentsara mugatzen dira, armen erabileran trebetasuna erakutsiz.

Dantzari-dantzako 7. dantza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txelu Etxebarria: dantzari, txistulari eta idazle.

Guztira dantzari-dantzak zortzi atal hauek ditu hasierako Agintariena (edo Ikurrin dantza) sarreraren ondoren:

  1. Zortzinangoa
  2. Ezpata joko txikia
  3. Banangoa
  4. Binangoa
  5. Ezpata joko handia
  6. Launangoa
  7. Makil jokoa (edo Makil dantza)
  8. Txotxongiloa (edo Txakarrenkoa).

Dantza honen sorrerari ezin zaio data zehatz bat ezarri.[5] Durangaldeko tradizioan sortutako dantza-sorta da. Humdboldt alemaniarrak 1881ean deskribatu zuen. Txelu Etxebarria begoñatarrak, 28 urtez dantzari aritu ondoren, liburuak argitaratu zituen 1969an eta [6][7][8] 1990an.[9]

Gaur egun, Dantzari Dantzako gainerako dantzak bezala, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina iraganean merindade osoan zabaldu zela uste da. nahiz eta litekeena den beste garai batean hedatuagoa egon izatea, eta ondoko Gipuzkoako dantzen antzekoa da.[10][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. DANTZARI-DANTZA - Urte sasoiak. Labayru eta Ikastolen elkartea (kontsulta data: 2022-01-30).
  2. Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2022-01-30).
  3. a b c d e «Euskal Herriko Dantzak | Makil Joku» www.dantzak.eus (kontsulta data: 2024-10-25).
  4. dantzancom. «Makil dantzak Euskal Herrian» dantzan.eus (kontsulta data: 2024-10-25).
  5. «Mutilen dantzak» garaltxu 2010-12-18 (kontsulta data: 2022-01-30).
  6. Etxebarria Goiri, Txelu. «Bizkaiko Dantzak = Danzas de Bizkaia» www.katalogoak.euskadi.eus (kontsulta data: 2022-01-30).
  7. «j.l. de etxebarria y goiri -bizkai'ko dantzak / - Comprar Libros de Biografías en todocoleccion - 16391570» www.todocoleccion.net (kontsulta data: 2022-01-30).
  8. Etxebarria y Goiri, J. L. de. (1984). Bizkai'ko dantzak danzas de Vizcaya. Caja de Ahorros Vizcai��na PMC 434432027. (kontsulta data: 2022-01-30).
  9. «Zuzendari ohiak» Coro Garaizarko Matsorriak (kontsulta data: 2022-01-29).
  10. Iñaki IRIGOYEN, Bizkaiko Dantzak, Dantzariak aldizkarian, 1. zenbaki berezia, 1978, 20-29. orrialdeak

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]