Malastare

Wikipedia, Entziklopedia askea

Malastare Star Warseko fikziozko unibertsoan agertzen den planeta bat da. Kanpoaldeko ertzeko planeta oihantsu bat da, pod racingezko legez kanpoko lasterketengatik ezaguna, galaxia osoan debekatuak daudenak.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malastarek ez du esklaburik, eta bertan bizi den espezie nagusia duga da, planetan bertan jatorria dutenak, Sebulba bezala, pod racing lasterketari bat. Gran ugari ere badaude.

Agerpenak edo aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikziozko planeta honi buruz Mace Windu Jedi Maisua Red Laro talde terroristaren eta Lanniken jendearen aurkako kanpaina baten buru izan zela ezagutzen da. Eta sekuentzia batek Sebolto erregeak Gora Taldearekin denbora batez lan egin zuela erakusten du, Jango Fettek jazarpen batean lantegi batean amildegi batetik eroriarazi izan aurretik (talde horretako buruaren bila zihoanean).

Star Warseko fikzioaren barnean, yuuzhan vongen inbasioan zehar planeta konkistatua izan zen, baina ez zuen kalte askorik jasan estralurtarrek tokiko industria suntsitu zuten arren. Askapenaren ondoren, Malastarek ordezkaritza izan zuen Aliantza Galaktikoaren Senatuan, honek bertako biztanleek laguntzarik gabe berreraikitzen utzi zuelarik, laguntza, kalte handiagoak jasan zituzten beste planeta batzuetan beharrezkoagoa baitzen. Istorioaren arabera, honek dugak zein granak haserrarazi zituen. Pasaia batean Bigarren Corelliar Krisia gertatu baino lehen, gutxienez euren metano etxaldeak berreraiki zirela aipatzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]