Malba beteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malba beteak
Historia
JatorriaTurkia

Malba beteak (Turkieraz: turkieraz: Ebegümeci sarması[1], hebreeraz: עלי חלמית ממולאים‎(Aley Ḥalmith Meemou'laim) malba hosto beteez egiten den jaki baten izen generikoa da[1]. Hostoak arkume haragiz eta arrozaz betetzen dira. Gutxitan, arroza hutsa eraman dezakete. Dolma mota bat dira.

Malba hostoak bete gabe ere jan ohi dira Ekialde hurbilean[2].

Jakia oso ezaguna da Turkian, Israelen, Libanon, Sirian eta Palestinan, baina baita Balkanetan ere, bereziki Bosnian-Herzegovinan, non patata-purearekin eta jogurtarekin zerbitza daitezkeen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Shaw, Hank. (2010-04-04). «Foraging for Mallow» Hunter Angler Gardener Cook (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  2. 23 Palestine main dishes The special main dishes recipes. The special main dishes recipes - a gift from the Palestinians for Malaysians. Cinta Gaza Malaysia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]