Malena Muyala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malena Muyala

Bizitza
JaiotzaSan José de Mayo (en) Itzuli1971ko martxoaren 23a (53 urte)
Herrialdea Uruguai
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoatango music (en) Itzuli
milonga (en) Itzuli
herri-musika
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
DiskoetxeaBizarro Records

malenamuyala.com eta ww6.malenamuyala.com
Facebook: MalenaMuyala Twitter: malenamuyala Musicbrainz: 59b9f95f-854a-45b6-9702-dabab0829e0e Discogs: 4549010 Edit the value on Wikidata

Malena Muyala (San José de Mayo, 1971ko martxoaren 23a) tango abeslari uruguaiarra da. Uruguaiko emakumezko ahots ezagunenetakoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malena Muraya San José de Mayo hirian jaio zen, Montevideotik 96 kilometro mendebaldera. 11 urte zituela hiriko Teatro Macción sartu zen eta Eduardo Maleten gidaritzapean antzerkigintzan hasi zen[1]. Gaztaroan hainbat musika taldetan hartu zuen parte, bai eta emakumezkoen ikasle tuna batean ere.

1989 urtean, 18 urte zituela, Montevideora joan zen Medikuntza ikastera[1], baina Antimurga BCG taldean sartu zen eta "Entre locos y loquitos", "Papitas y boniatos al horno" eta "Sexo, chocolate y BCG" antzezlanetan abeslari lanak egin zituen[1]. 1991n Uruguaiko Tango Lehiaketa Nazionala irabazi zuen eta urte berean talde bat osatu eta kontzertuak ematen hasi zen. 1994an Estela Magnone kantautoreak gonbidatuta Seda musika taldean sartu zen. 1997 urtean "Malena, tanto tango y tanto amor" proiektua Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura Ministerioan aurkeztu zuen eta herrialde osoan zehar kontzertu bira emateko hautatua izan zen.

Aurrenengo diskoa 1998 urtean atera zuen Malena Muyalak. Temas pendientes izena zuen eta Cámara Uruguaya del Disco erakundeak "urrezko disko" izendatu zuen. Ordutik bakarlari gisa aritu da. Bigarren diskoa ere "urrezko diskoa" izan zen eta hirugarrena, Viajera platinozko diskoa[2].

2008 urtean, Malena Muyalaren 10. urteurrena musika munduan ospatzeko, Montevideoko Orkestra Filarmonikoarekin ikuskizun bikaina egin zuen Montevideoko Teatro Solísen, eta kontzertu hura Malena Muyala en el Solís izeneko DVDan kaleratu zuen[3]. "Urrezko DVDa" izan zen. 2010 urtean Parlamentuaren eskaileretan eman zuen kontzertua Parlamentuko lehen eguna hasteko eta 2011n Uruguaiko bigarren mendeurrena ospatzeko zeremoniak abestu zuen berriz ere Montevideoko Orkestra Filarmonikoarekin.

2011 urtean Montevideoko auzoetan bira bat egin zuen. Auzotarrek beren istorioak eta oroitzapenak kontatu zizkioten eta han izandako esperientziekin Pebeta de mi barrio diskoa osatu zuen, bai eta liburu bat eta dokumental bat ere[3]. UNESCOk proiektuarekiko interesa azaldu zuen[4] eta Cubadisco Jaialdian sari bat jaso zuen[2].

2015ean Temporal diskoa atera zuen, Malenaren seigarrena[5]. Urteko tango disko onenaren Graffiti saria jaso zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Temas pendientes (1998, Ayuí/Tacuabé)
  • Puro verso (2000, Ayuí/Tacuabé)
  • Viajera (2007, Bizarro Records, Los Años Luz Discos)
  • Malena Muyala en el Solís (2009, Bizarro Records) - zuzeneko DVDa
  • Pebeta de mi barrio (2011, Bizarro Records)
  • Temporal (2015, Bizarro Records)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cámara Uruguaya del Disco:
    • 1998: Temas pendientes Urrezko diskoa
    • 2000: Puro verso Urrezko diskoa
    • 2007: Viajera Urrezko diskoa eta platinozko diskoa
    • 2009: Malena Muyala en el Solís Urrezko DVDa
  • Graffiti saria:
    • 2010: Malena Muyala en el Solís Tango disko onena[2]
    • 2016: Temporal Tango disko onena
  • Iris saria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Campus Circle - Uruguayan Award-Winning Singer Malena Muyala is A Musical Treat» Campus Circle (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  2. a b c «Malena Muyala | Schedule | sxsw.com» SXSW Schedule 2013 (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Libro y disco de Malena Muyala» Montevideo Portal (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  4. «Single View News | United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization» www.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  5. (Gaztelaniaz) Clarín.com. «Malena Muyala: "Siempre fui muy bien recibida por el público argentino"» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malena Muyala Aldatu lotura Wikidatan