Mandarin dotore
Mandarin dotore | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (VIII. mendea) |
Argitaratze-data | 2003 |
Generoa | Poesia |
Herrialdea | Txina |
Formatua | liburu berezia, disko batez eta marrazkiez ornituta. |
ISBN | 84-9334-230-0 |
Euskaraz | |
Izenburua | Mandarin dotorea |
Itzultzailea | Rafa Egiguren |
Mandarin dotore 2003an argitaratutako oso liburu berezia da. Berez oso proiektu konplexua zen, literatura, musika eta margolaritza nahasturik. Lanaren oinarria Tang dinastiako VII. mendetik X. mendera bizi ziren hiru poeten olerkiak dira, Du Fu, Wang Wei eta Li Bai poetenak, alegia. Rafa Egigurenek mandarineratik zuzeneko itzulpena egin zuen eta, hortik abiatuta, Jose Luis Zumeta margolariak margo bilduma egin zuen eta Joserra Senperenak hogeita hamar konposizio prestatu zituen. Liburua bera diseinu berezia zuen, burni trokelatuzko azal grabatuez. Oso argitaraldi mugatua egin zen. Zuzeneko ekitaldiaren estreinaldia Bilboko Poesia Astean egin zen.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Koldo Mitxelena Kulturunean egindako zuzeneko emanaldia Youtuben.