Manuel Edmilson da Cruz
Manuel Edmilson da Cruz | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1994ko maiatzaren 18a - 1998ko maiatzaren 6a ← Pompeu Bezerra Bessa (en) - Josef Haring (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Limoeiro do Norte (en)
1974ko uztailaren 3a - Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Fortaleza (en)
1966ko abuztuaren 8a - Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of São Luís do Maranhão (en)
1966ko abuztuaren 8a - Elizbarrutia: Vicus Caesaris (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Acaraú, 1924ko urriaren 3a (100 urte) | ||||||||
Herrialdea | Brasil | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Manuel Edmilson da Cruz (Acaraú, 1924ko urriaren 3a) brasildar elizgizona da, Limoeiro do Norteko apezpiku emeritua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luíza Ferreira da Cruz (beste datuen arabera, Luíza Miranda da Cruz[1]) eta João Batista da Cruzen semea, Acaraún jaio zen 1924ko urriaren 3an[2]. Abenduaren 2an bataiatu zuten Acaraúko parrokian. 1925eko uztailaren 30ean sendotza egin zuen eta 7 urte zituela, lehenengo jaunartzea[3],
Laugarren mailara arte etxean ikasi zuen eta 1932an joan zen eskolara. Txikitatik apaiz izateko gogoa zuen[3].
Sobralgo San Jose apaizgaitegian sartu zen 1937ko otsailaren 4an. 1942an Fortalezako apaizgaitegian ikasten hasi zen. 1948ko abenduaren 5ean apaiztu zen Sobralen eta abenduaren 8an lehen meza eman zuen Acaraún[3].
1956tik 1960ra Sobralgo apaizgaitegiko zuzendari espiritual izan zen. Gainera, latina, ingelesa, frantsesa, portugesa, fisika, kimika eta historia irakasten zituen[3]. Santana ikastetxeko irakasle ere izan zen[4].
1964an Sobralgo elizbarrutia utzi zuen eta Prainhako apaizgaitegira joan zen lan egitera[2].
1966ko abuztuaren 12an Paulo VI.a aita santuak Vicus Caesarisko apezpiku titular eta São Luís do Maranhãoko apezpiku laguntzaile izendatu zuen[5]. Urte bereko azaroaren 6an apezpiku ordenatu zuten[3]. Verbum caro factum (euskaraz: «Hitza gizon egin zen»)[6] leloa hautatu zuen[4].
1974ko uztailaren 3an, Fortalezako apezpiku laguntzaile izendatu zuten[7], 1992an Limoeiro do Norteko administratzaile apostoliko[3] eta 1994ko maiatzaren 18an Limoeiro do Norteko apezpiku[7].
1998ko maiatzaren 6an erretiroa hartu zuen[7].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Comunidades Eclesiais de Base, Seu Espírito e Vida de Oração (1980);
- Cantador, Poesia e Viola (1980)
- Política e Emprego no Brasil – Viabilidades e Alternativas (1989)
- Cordel: ABC do Circulismo; Meu Brasil Terra de Deus; A Briga do Cupim contra o Cristal; Louvação a Dom Aureliano (1989)
- II Seminário sobre o Homem e a Seca do Nordeste (1992)
Argitaratu gabeak: Ritmo Pascal (poesia); Tabernáculo de Deus com os Homens – Congressos Eucarísticos Internacionais e Nacionais; O Evangelho do Sertão[4].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Carlo Sacconi kardinala (1851)
- Edward Henry Howard kardinala (1872)
- Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
- Joaquim Arcoverde de Albuquerque Cavalcanti kardinala (1890)
- Sebastião Leme da Silveira Cintra artzapezpikua (1911)
- Ricardo Ramos de Castro Vilela apezpikua (1919)
- João José da Mota e Albuquerque artzapezpikua (1957)
- Manuel Edmilson da Cruz apezpikua[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Portugesez) «Genealogia: Clero Católico no Ceará. 4ª e última parte» Famílias Cearenses (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ a b (Portugesez) «56 anos de ordenação episcopal de Dom Manuel Edmilson da Cruz» Arquidiocese de Fortaleza 2022-11-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ a b c d e f (Portugesez) «Dom Edmilson da Cruz celebra jubileu de ouro de Ordenação Episcopal» Arquidiocese de Fortaleza 2016-10-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ a b c (Portugesez) «Dom Manuel Edmilson da Cruz» Arquidiocese de Fortaleza (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ (Portugesez) «Católicos do Vale do Jaguaribe comemoram os 80 anos da Diocese de Limoeiro do Norte» Jaguá News 2018-10-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ Jn 1:14
- ↑ a b c (Portugesez) «08 – Dom Manoel Edmilson da Cruz – 1974 a 1994» Arquidiocese de Fortaleza (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «Bishop Manuel Edmilson da Cruz» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).