Manuel Kristobal Errandonea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Kristobal Errandonea
Bizitza
Jaiotza Irun1905eko otsailaren  27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Paris1957ko uztailaren  7a (52 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria, politikaria eta soldadua
Zerbitzu militarra
Adar militarra Eusko Gudarostea
Gradua komandante
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Partidu Komunista

Manuel Kristobal Errandonea (Irun, 1905eko otsailaren 27a - Paris, 1957ko uztailaren 7a) Eusko Gudarosteko komandantea izan zen. Irungo herriaren defentsaz arduratu zen Frankoren matxinada hasi zenean. Euskadiko Alderdi Komunistako kidea zen, eta Rosa Luxenburgo batailoi komunista antolatu zuen, Irungo langile komunista batzuekin batera. Eusko Gudarostea brigadetan banatu zenean, VI. brigadaren ardura eman zioten Errandoneari, eta aipaturiko brigadarekin Lemoako gaina eta Urrustiko lekunea berreskuratu zuen errepublikarrentzat. Lemoan zauritu zuten zango batean. Bizkaia galdu ondoren, Santanderko bigarren brigada-taldeko burua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]