Manuel Seco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Seco
Bizitza
Jaiotza Madril1928ko irailaren 20a (91 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak literaturan aditua, hizkuntzalaria eta hiztegigilea
Kidetza Real Academia Española

Manuel Seco Reymundo (Madril, 1928ko irailaren 20a) espainiar filologo eta gramatikaria da. Filologia erromanikoan doktorea, Espainiar Hizkuntza eta Literaturako katedraduna. Sari berezia eskuratu zuen lizentzian eta doktoregoan, eta Espainiako Errege Akademiaren Rivadeneira Fundazioaren lehen saria eman zioten 1966an. Manuel Secoren lanen artean, bereziki azpimarratzekoak dira Rafael Seco haren aitaren Manual de Gramática Española liburuaren hitzaurrea, zuzenketa eta eranskinak. Lan aipagarria egin du, orobat, Diccionario histórico de la lengua española hiztegiaren erredakzioburu gisa, eta hainbat hiztegi eta gidaliburu idatzi ditu, besteak beste, Metodología de la lengua y literatura españolas en el bachillerato eta Diccionario breve de dudas y dificultades de la lengua española.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]