Manuel Vázquez Montalbán kalea

Koordenatuak: 43°18′26″N 2°00′07″W / 43.30732°N 2.001824°W / 43.30732; -2.001824
Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Vázquez Montalbán kalea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′26″N 2°00′07″W / 43.30732°N 2.001824°W / 43.30732; -2.001824
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaManuel Vázquez Montalbán

Manuel Vázquez Montalbán kalea Gipuzkoako Donostia hiriburuko kale bat da. Aiete auzoan dago, Antiguarekin mugan edo, Lugaritz muinoaren eta Serafin Baroja parkearen hegoaldeko muga markatzen du.

Sarbide nagusia Heriz pasealekutik du, ekialdetik, baina Aizkorri kalearekin ere badu lotura iparralderantz, aldapan behera. Mendebaldeko muturrean haur parke bat du, zeinak begiratoki gisa ere funtzionatzen duen: ikuspegi ederrak ditu Donostiako mendebaldeko parajeenak eta Igeldorenak.

21. mendean urbanizatu eta sortutako kalea da. Etxebizitza independente garesti eta diseinuzkoak dira kalean gehien nabarmentzen direnak. Manuel Vázquez Montalbán idazle eta kazetari ezkertiar espainiarraren izena darama kaleak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]