Andrés Martínez de Murguía Ortiz de Guinea[2] (Maurga, 1654 - Cadiz, 1732) merkataria. Bere anaia Pedrorekin batera Cádizera gaztetan joan zen, bertan gelditzeko. Cádizen merkatari lanbidea ikasi zuten. 1680ko hamarkadan Andresek hiru aldiz bidaiatu zen Mexikora. 1690eko hamarkadatik aurrera eta hil zen arte Cádizeko merkatari garrantzitsuenetako bat izan zen.
Tomás Ruiz de Apodaca López de Letona[3] (Maurga, 1702 - Cadiz, 1767) merkataria eta itsasontzi jabea. Andrés Martínez de Murguía maurgatarraren etxean ikasi zuen merkatari lanbidea. Hainbat bider bidaiatu zuen Mexikora. Bere seme Juan José Ruiz de Apodaca Eliza (Cadiz, 1754 - Madril, 1835), Venaditoko Kontea eta politikaria, Nafarroako Erregeorde izatera iritsi zen.