Zigoitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zigoiti» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zigoitia
 Araba, Euskal Herria
Apodaka 01.jpg
Apodakaren ikuspegia.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Zuia-Gorbeialdea
Izen ofiziala Zigoitia
Alkatea Ioseba Mikel Las Heras Martinez De Lapera Euskal Herria Bildu.PNG
Posta kodea 01138
INE kodea 01018
Herritarra zigoitiar
Kokapena
Koordenatuak 42° 58′ 06″ N, 2° 43′ 41″ W / 42.9683205°N,2.7281511596°W / 42.9683205; -2.7281511596Koordenatuak: 42° 58′ 06″ N, 2° 43′ 41″ W / 42.9683205°N,2.7281511596°W / 42.9683205; -2.7281511596
Zigoitia hemen kokatua: Araba
Zigoitia
Zigoitia
Zigoitia (Araba)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 102,07 km2
Garaiera 600 metro
Distantzia 15 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 1.762 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -24)
% 53,99 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 46,01
Dentsitatea 17,26 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 31,86
Zahartze tasa[1] % 27,16
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 35,71
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,42 (2011)
Genero desoreka[1] % 2,47 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,24 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 29,97 (2010)
Euskararen erabilera % 5,7 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.zigoitikoudala.org/


Zigoitia[2] Arabako iparraldeko udalerri menditsu bat da, Zuia-Gorbeialdea eskualdekoa, Gorbeia menditik gertuen dagoena. Zadorra ibaiaren eskuinaldeko zenbait adarrek ureztatzen dute, bereziki Zubialde izenekoak. Gasteiztik 15 bat kilometro iparraldera dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigotia toponimoa Zuia Goitia izenetik eratorria izan daitekeela uste da, Zuia udalerriaren mendebaldean dagoen herria dela.

1025eko Donemiliagako goldean Zuffia de Suso eta Zuffia de Suso ageri dira, Dibinako alfozaren barruan. Haren kokapenarengatik, izenaren antzekotasunarengatik eta esleitutako zergengatik, herri batenak baino handiagoak, haran batenen antzekoak, nahiko argi dago izena gaurko Zuiarekin lotuta dagoela. Era berean, Osinganin alfozean Zuhiabarrutia ere aipatzen da.

Juan Antonio Llorenteren Noticias históricas de las tres provincias Vascongadas (1807) Zuffia de Suso gaurko Zigotia eta Zuffia de Iuso gaurko Zuia izango ziratekeela aipatzen zen. Egilearen arabera, "Suso" esapidearen euskal ordaina "Goitia" zen, beraz ondorioztatzekoa da errioxar fraideek Zuffia de Suso idazten zutena herrikoek Zuffia-Goitia izendatzea.

Hurrengo mendeetan Zuhigutia (1233), Çoygoitia (1257), eta Zuigoitia (1338) ageri izan ziren 1457an Cigoitia ageri arte. Dena den, badirudi ahozko hizkeran jatorrizko formari eutsi zitzaiola; izan ere, duela gutxi arte jaso izan da Suiguitixe Legutioko euskaldun zaharren artean.

Toponimoaren azpiko Zuia izena zubia hitzetik letorke, euskal toponimian beste hainbatetan gertatu den bezala. Hipotesi horren arabera, toponimoaren bilakabidea honakoa izango zen: Zubia ?-> Zuffia (1025) ->Zufia (1089) -> Zuia (1457). Horren alde aipa liteke Zigoitiko ibai nagusiak Zubialde izena duela.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigoitiak mitologia aberatsa dauka, kondairak dioenez, Mairulegorretan urrea dago ezkutatuta. Urrearen kontu hau Euskal Herri osoan dago hedatuta, eta kondairek diotenez, gure inguruetako kobazulo gehienetan urrea dago noiz aurkituko zain. Esaten da alde horretako mairuak, ikaragarrizko indarra zeukaten genio batzuk, kobazuloan elkartzen zirela (eta direla).

Zigoitian aurkitu diren populazio aztarnarik zaharrenak Gorbeian kokatzen dira, Mairulegorretako kobazuloetan hain zuzen. Bertan Paleolitoko objektu batzuk aurkitu zituzten. Handik gertu Burni Aroko ontzi eta beste objektu batzuk ere aurkitu ziren.

Ondategitik hurbil dagoen Artzegi koban Brontze Aroko objektu batzuk topatu zituzten. Zaitegi inguruan neurri txikiko trikuharriak eta tumuluak daude. Burdin Aroan, bi herrixka eraiki ziren, haietako bat, Zabalgana deiturikoa, Ondategin dago. Aztarnen arabera, herrixka hori gotorleku bat izan zen. Herrixka berean eskuz egindako ontzi zati handiak aurkitu dira.

Erromatarren garaiko ezer ez da aurkitu, orduko txanpon bat izan ezik.

Erdi Aroan Zigoitian tenplu txikiak eraiki ziren, Ondategiko San Lorentzo parrokia kasu.

1192. urtean Nafarroako Antso Jakituna erregeak Larraun forua edo hiri-gutuna sinatu zuen. Inguruko bilerak Ondategiko Santa Luziako baselizan egiten ziren.

XIX. mende arte Ondategi Zigoitiko hiriburua izan zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jarduera ekonomiko nagusiak abeltzaintza, nekazaritza eta baso ustiapena dira. Zekaleak, patata eta arbiak dira ekoizpen nagusiak. Baso azalera herri jabetzako 8.603 Ha-koa da. Abeltzaintza, batez ere, behi eta ardiena da. Irina egiteko hamar errota ere badaude.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigoitiko udalerriak herri hauek ditu bere barnean:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zigoitiko populazioari dagokionez. Inguruko udalerrietan bezala, eta nekazaritzari lotutako lurraldea izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietarako izandako emigrazioaren ondorioz.

1980eko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio altuen ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira. Horren ondorioz, populazioa bikoiztu egin zen 20 urtetan.

Zigoitiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigoitian Euskal Herria Bildu koalizioak zuzentzen du udala. Alkatea koalizioko Ioseba Mikel Las Heras da 2011ko udal hauteskundeez geroztik.

Zigoitiko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
4 / 9
320 (% 37,04)
4 / 9
324 (% 35,10)
Sarragoa
3 / 9
278 (% 32,18)
3 / 9
307 (% 33,26)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 9
175 (% 20,25)
1 / 9
138 (% 14,95)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
64 (% 7,41)
1 / 9
98 (% 10,62)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Zigoitiko udal pilotalekua, 2012ko herriko jaietan, esku huskako pilota partida jokatzen ari zirela.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko datuen arabera, udalerriko 1258 biztanleetatik 298 euskaldunak ziren, 274k euskaraz egiteko nolabaiteko gaitasuna zuten eta gainontzeko 686ak erdaldunak ziren. Etxeko hizkuntza eta ama hizkuntza nagusiki gaztelania zen alde handiz. 2006.urtean, aldiz, euskaldunak % 23 zirela kalkulatu zen.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uztailaren azken asteburuan, Zigoitiko udalerriaren festak ospatzen dituzte.
  • Irailaren 2. asteburuan, Zigoitia Euskaraz jaia ospatzen da

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigoitiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. (Euskaraz) Euskaltzaindiaren 150. araua: Arabako herri izendegia. Deklinabideari buruz, hau dio arauak:
    «Zigoitia izenaren amaierako –a artikulua da eta deklinatzean honela egin behar da: Zigoitia, Zigoitiarekin, Zigoitian..., baina Zigoitiko, Zigoititik, Zigoitira... Era berean, izen honek ere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Zigoiti maitea, Zigoiti osoan, Gure Zigoiti hau...»
  3. (Gaztelaniaz) «Juan Saenz de Buruaga», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zigoitia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa