Ondategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ondategi
Zigoitia, Euskal Herria

Ondategiko zuhaitz apartekoa.jpg

Ondategiko haritza, Eusko Jaurlaritzak zuhaitz aparteko izendatua.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Zigoitia
Koordenatuak 42° 57′ 22″ N, 2° 44′ 06″ W / 42.95611111°N,2.735°W / 42.95611111; -2.735Koordenatuak: 42° 57′ 22″ N, 2° 44′ 06″ W / 42.95611111°N,2.735°W / 42.95611111; -2.735
Ondategi hemen kokatua: Euskal Herria
Ondategi
Ondategi
Ondategi hemen kokatua: Araba
Ondategi
Ondategi
Altuera 597 m
Demografia
Biztanleria 128

Ondategi[1] Zigoitia udalerria osatzen duten herrietako bat da, Arabako iparraldean kokatua. 2007ko erroldan, herriak 128 biztanle zituen.

Herria bi auzoz osatuta dago, goikoa eta behekoa (Larragorri izenekoa), iturri publikoaren bidez bananduta.

Ondategi izena, lehendabizikoz, 1257ko dokumentu batean azaltzen da; 1294an berriz, Hondategui idazkerarekin ageri da.

Euskarak Ondategiko gaztelanian utzitako arrastoen erakusgarri, gaztelaniaz ere herriaren izenak bigarren silaban du azentu nagusia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigoitialdea toki menditsua da, inguruneko mendirik garaiena Oketamendi (1027 m) mendia da. Lurraren materialak Kretazikoan du jatorria, bai Goikoan bai Behekoan.

Ibai gehienak hegoalderantz doaz eta Gorbeiatik jaisten dira. Ibairik garrantzitsuenak hiru dira: Amezua, Asunkorta eta Zubialde.

Zigoitiko landaredia bi talde handitan zatitzen da:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Zigoitiko populazioaren %20,7k nekazaritzan lan egiten du. Zonalde honetan gehien lantzen den laborantza, zerealena da, garia, garagarra eta oloa. Baina nekazaritza baino garrantzitsuagoa abeltzaintza da, behiz zein ardiz dago osatuta, 3600 abelburu dira guztira.

Industriak populazioaren %25,9ari ematen dio lana. Harrobietara, elikagaietara eta eraikuntza metalikoetara zuzenduta dauden industria txikiak dira.

Zerbitzu sektorea garrantzitsua da, lehenbizi, gertu, zentro komertzial bat dagoelako eta bigarrenik, Gasteiz oso hurbil dagoelako.

Bestalde, oso ondo komunikatuta dago A-3 autopista gertu pasatzen delako, eta honek Bilbo eta Gasteiz Zigoitira gerturarazten dituelako. Oso garrantzitsua da Foronda aireportua gertu dagoela aipatzea ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigoitiak mitologia aberatsa dauka, kondairak dioenez Mairulegorretan urrea dago ezkutatuta. Urrearen kontu hau Euskal Herri osoan dago hedatuta, eta kondairek diotenez gure inguruetako kobazulo gehienetan urrea dago noiz aurkituko zain. Esaten da zonaldeko Mairuak, ikaragarrizko indarra zeukaten genio batzuk, kobazuloan elkartzen zirela (eta direla).

Zigoitian aurkitu diren populazio aztarnarik zaharrenak Gorbeian kokatzen dira, Mairulegorretako kobazuloetan hain zuzen. Bertan Paleolitoko objektu batzuk aurkitu zituzten. Hemendik gertu Burni Aroko ontzi eta beste objektu batzuk ere aurkitu ziren.

Ondategitik hurbil dagoen Artzegiko koban Brontze Aroko objektu batzuk topatu zituzten. Zaitegi inguruan neurri txikiko trikuharriak eta tumuluak daude. Burdin Aroan, bi herrixka eraiki ziren, haietako bat, Zabalgana deiturikoa, Ondategin aurkitzen da. Aztarnen arabera herrixka hau gotorleku bat izan zen. Herrixka berdinean eskuz egindako ontzi zati handiak aurkitu dira.

Erromatarren garaitik ez da ezer aurkitu, orduko txanpon bat izan ezik.

Erdi Aroan Zigoitian tenplu txikiak eraiki ziren, Ondategiko San Lorenzo parrokia kasu.

1192. urtean Nafarroako Antso Jakituna erregeak Larraun forua edo hiri-gutuna sinatu zuen. Inguruko bilerak Ondategiko Santa Luziako baselizan ospatzen ziren.

XIX. mende arte Ondategi Zigoitiko hiriburua izan zen.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jai gehienek erlijioan dute jatorria. Abuztuaren 10ean San Lorentzo festak ospatzen dira. Ondategiko zaindariaren jaiak abenduaren 13an ospatzen dira, Santa Luziaren oroimenez.

Ekaineko azken igandean Ondategin ospatzen den Zaldien Erakusketa aipatzekoa da. Azoka horretan, zaldiak, behiak, ardiak eta ahuntzak ikus daitezke eta horrez gain, zaldi-hezieraren erakustaldiak egiten dituzte.

Iraileko lehenengo edo bigarren asteburuan, Mairuelegorretako eta Gopegiko haitzuloetan, Zigoitia Euskaraz ospatzen da.

Dantzak eta jolasak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra zibila baino lehenago, San Lorenzo egunean, abuztuan, haritzaren itzalean dantza bat egiten zen. Zonaldeko beste herrietan bezala, dantza honetan jende guztiak dantzatzen zuen. Kasu gehienetan dantza hauek txistu eta danbolinarekin batera dantzatzen ziren, baina ez egotekotan, harmonikarekin ere dantzatzen zen. Diru falta zegoelako urtean behin bakarrik alokatzen ziren kanpoko musikariak festetan jotzeko.

Jolasak antzina bere garrantzia izan zuten, adibidez, bola jokoa, eskupilota, musa, … eta inguruneagatik, ehiza ere.

Ikustekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Lorentzo eliza, Erdi Aroko tenplu baten gainean eraikita dago. Ataria XVI. mendekoa da. Elizaren oinplanoa gurutze latindarren itxura dauka. Kanoi-gangaren eta lehiateren bat erromanikoari dagokio. San Lorenzo eliza Arte Erromanikoan hasi eta Arte Gotikoan bukatu zen. Erretaula 1701. urtean dohain izan zen Juan Saenz Buruagagatik. Dorrea eta kanpandorrea XIX. mendekoak dira, Pantaleón Ortiz de Zarateren lana. Elizako erlojua oso bitxia da, X eta XI erromatar zenbakiak dira eta besteak, ordea, arabiarrak.

1590. urtean agertzen da lehendabizikoz Santa Luzia de Teparua baselizaren aipamena. Nahiz eta erretaula Barrokoa izan, ermita Erromanikoa da. Ermitako ate batetik, batzar zahar gelara sartzen zen, non hor, Zigoitiao Ermandadea elkartzen zen.

Lisialde edo Elizalde baserria, bitxia da bere barruko diseinuagatik.

Eskola zaharrean, aipagarriak dira bere ateburu eta armarria.

Bada etxe bat, interesgarria dena bere esgrafiatuengatik.

Ondategiko beheko auzoan frontoi ondoan, erloju polit bat ageri da axuleiuetan egina dagoena, 1952. urtekoa da eta Escudero Fundazioari dagokio.

Ondategik lau kobazulo garrantzitsu ditu: Abuelos, Dehesa, Bocarron de Zaragua eta Angelu.

Ondategiko haritza zuhaitz aparteko izendatua du Eusko Jaurlaritzak, tamaina eta edertasun nabarmeneko zuhaitza dela eta.[2] Izendapen horrek babes berezia eman dio Ondategiko haritzari.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gastronomia, elikagaien laborantzarekin, aziendaren elikagaiekin eta ehizarekin erlazionatuta dago. Nahiz eta orain tradizio gastronomikoak galdu diren, gaur egun ehizari esker plater tradizional batzuk mantentzen dira. Ehiza garaian platerrik inportanteena oreinen eta basurdeen haragiarekin egiten da.

Ondategiko basurdearen errezeta tipiko bat hau da: Basurde zatiak kazola batean jartzen dira, eta piperbeltz zuriz, perrexil adar batzuez, tipulaz, azenarioaz, porruaz, baratxuriz eta ardoz estaltzen da. Guztia hogeita lau orduz uzten da. Gero, berrogei minutuz, zatiak presio-eltze batean jartzen dira urarekin. Bitartean sartagin batean saltsa bat egiten da, olioa, porrua, azanahoria, baratxuria, tipula eta ardo zuria erabilita.Eginda dagoenean, basurde zatiak eransten dira. Guztia berotu eta zerbitzatzeko prest dago. Patata egosiak gehitu daitezke nahi izanez gero.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondategiko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
114 113 117 113 117 127 130 128

Ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonai ospetsu bat Agustin Gartzia de Kortazar izan zen, nahiz eta Toledon (1630) jaio, bere aita Ondategikoa zen. Kaligrafoa eta irakaslea izan zen. 1664 Madrilera joan zen bizitzera eta bertan, Alcala kalean, bere eskola egin zuen. 1699an hil egin zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Zigoitiko toponimia, Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Eusko Jaurlaritzaren 23/1997 Dekretua, 1997ko otsailaren 11koa, Euskal Autonomi Erkidegoko zuhaitz apartekoen bigarren izendapena egiteko dena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 38. zenbakia, 1997ko otsailaren 25ekoa.


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa