María Isabel Moreno
| María Isabel Moreno | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | María Isabel Moreno Allué |
| Jaiotza | Ribes de Freser, 1981eko urtarrilaren 2a (45 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | katalana gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | txirrindularia |
| Ibilbidea | |
| Taldeak | Urteak |
| Comunidad Valenciana (en) | 2007-2007 |
| Pragma Deia Colnago (en) | 2002-2002 |
Parte-hartzailea
| |
| Pisua | 52 kilogramo |
| Altuera | 160 zentimetro |
María Isabel Moreno Allué, ezagunagoa Maribel Moreno izenez (Ribas de Freser, Girona, Katalunia, 1981eko urtarrilaren 2a) kataluniar txirrindulari ohia da, kirolean Sabiñanigon trebatua.[1]
Txirrindulari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001. urteaz geroztik, Espainiako lasterketetan nabarmendu zen. Nazioartean, berriz, 2005ean nabarmendu zen, Italiako Giroan 5. maila lortu baitzuen, amateurra zela eta Espainiako Selekzioarekin lehiatzen. 2007an, berriz ere, 3. postua lortu zuen Italiako Emakumezkoen Giroan (Giro Donne), eta 5. postua Emakumezkoen Grande Boucle delakoan (Frantziako Tourra), lasterketa horretan Valentziako Erkidegoko talde profesionalarekin parte hartuta.[2]
2008an, nahiz eta talde profesionalik gabe geratu (tokiko lasterketak Multic-CC Sabiñanigoko talde amateurrarekin eta nazioartekoak Espainiako Selekzioarekin egiten zituen), El Salvadorren ospatu zen Vuelta a Occidente edo Mendebaldeko Itzuliaren proba profesionalean nabarmendu zen, etapa bat irabazi baitzuen, eta sailkapen orokorrean hirugarrena izan baitzen; eta, pixka bat lehenago, El Salvadorreko Emakumezkoen Itzulian, bigarren izan zen etapa batean. Gainera, aurreko denboraldietan lortutako emaitzei esker, bere taldea Grande Boucle (Emakumezkoen Frantziako Tourra) txapelketara gonbidatu zuten (proba horretarako gonbidapena lortu duten atzerriko talde amateur gutxi batzuk izan dira), aurreko denboraldiko azken posizioa errepikatu zuela, 5 postua, hain zuzen ere.[3][4]
Handik gutxira, Txinara joan zen 2008ko Pekingo Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko, baina Espainiako kontzentrazioa utzi zuen hasi baino lehentxeago, eta antsietate-krisi handia izan zuela adierazi zuen.[5] Ondoren, jakinarazi zen uztailaren 31n dopinaren aurkako kontrola egin zutela, eta EPOn positiboa eman zuela.[6] Olinpiar Jokoetan aurkitutako lehen dopin-kasua izan zen. Gainera, taldea desagertzea eragin zuen.[7]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001 (amateur gisa)
2003 (amateur gisa)
- 3. Espainiako Erlojupeko Txapelketan

Europako errepideko txapelketa 
- 3.
23 urtez azpiko Europako erlojupeko txapelketan 
2005 (amateur gisa)
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- 3. Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan

- Emakumezkoen Frantziako Tourra edo Boucle Handiaren etapa bat
2006 (amateur gisa)
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa

- 2. Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan

2007
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa

- Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan

- 3. Italiako Giroan, gehi etapa bat
- Ardècheko Itzulia, gehi etapa bat
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan eta Munduko txapelketan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere kirol-ibilbidean, postu hauexek lortu ditu emakumezkoen Itzuli Handietan eta errepideko Munduko Txapelketetan:
| Karrera | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Italiako Giroa (Giro Donne) | — | — | 21. | — | 5. | 96. | 3. | 15. |
| l'Aude tourra | — | — | 19. | — | UT | — | 57. | — |
| Boucle handia (Emakuezkoen Frantziako Tourra) | 17. | — | — | X | — | — | 5. | 5. |
| Errepideko munduko txapelketa |
— | — | — | 52. | — | — | 13. | — |
| Erlojupeko munduko txapelketa |
— | — | — | — | — | — | 24. | — |
—: ez zuen parte hartu
X: ez zen jokatu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Junkers-Noja (2001) (amateurra)
- Pragma-Deia-Colnago (2002)
- Valentziako Erkidegoa (2007)
- Multicafe-Sabiñanigo (2008) (amateurra)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Archives, Cycling. «María Isabel Moreno Allué» cyclingarchives.com (kontsulta data: 2023-07-05).
- ↑ Maria Isabel Moreno Allue
- ↑ Maribel Moreno debuta en el Tour de Francia femenino. .
- ↑ Maribel Moreno finaliza quinta en el Tour de Francia femenino. .
- ↑ Maribel Moreno abandona la concentración española alegando ansiedad. .
- ↑ Maribel Moreno da positivo por EPO en un control antidopaje. .
- ↑ El CC Sabiñánigo da por extinguido el Multicaja