María Itziar Urrutia San Antón

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Itziar Urrutia San Antón
Bizitza
JaiotzaBilbo1959ko uztaila (64 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzuzendari exekutiboa eta arkitektoa
Enplegatzailea(k)SENER
Bilbo, Euskalduna Jauregia

María Itziar Urrutia San Antón (Bilbo, Bizkaia, 1959ko uztailean) bizkaitar zuzendari exekutiboa (CEO) da; Sener, Ingeniaritza eta Teknologia taldeko nazioarteko zuzendari nagusia.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekturan graduatu zen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, eta Zuzendaritza Nagusiko masterra egin zuen IESE negozio eskolan.[1][1] Sener ingeniaritza-zerbitzu profesionalen nazioarteko enpresa izan du ardatz bere karrerak. Getxon, Bizkaian du egoitza.[2] 1986an hasi zen Euskal Y-aren Lurraldearen Arloko Planaren eta Bilboko Euskalduna Jauregiaren proiektuaren zuzendari.[3][4] 1998 eta 2010 urteen artean, Gestec Proiektuak Kudeatzeko Sozietatea zuzendu zuen.[3] 2010 eta 2016 bitartean, Tecnalia Ikerketa Zentroko Industria eta Garraio Kontseiluarekin lankidetzan aritu zen.[4] 2010etik 2014ra bitartean, Innobasqueko Ekoberrikuntzako adituen Batzordean parte hartu zuen.[4] 2010ean, Bilboko Dibisioko zuzendari izan zen, Senerren.[1][5] Eta 2013an talde horretako Fundazioaren patronatuan sartu zen.[6] Halaber, Innobasqueko Ekoberrikuntzako aditu-batzordearekin eta Tecnaliako Industria eta Garraio Kontseiluarekin lankidetzan aritu zen.[3] 2014an, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoan sartu zen.[7][8] 2016. urtetik aurrera Sener ordezkatu zuen Innobasqueko Zuzendaritza Batzordean.[9] 2017an, ingeniaritza eta teknologia talde horretako nazioarteko zuzendari nagusi izendatu zuten.[1][7][8][10][11][9][12]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013 VII. AED Enpresa Saria, Bizkaiko Enpresaburuen eta Zuzendarien Elkarteak emana.[3][7]
  • 2017 "Top 100 Espainiako Emakume Liderrak" goi-exekutibotzat hartzea.[13][14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]