María José Iriarte Chiapusso
María José Iriarte Chiapusso | |
---|---|
Bizitza | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, unibertsitateko irakaslea, historiaurrelaria eta paleontologoa |
Lantokia(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
María José Iriarte Chiapusso Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko Ikerbasqueko ikertzaile-irakaslea da. Ikerketa-ildoa Arkeologia, Paleobotanika eta Paleopalinologia dira. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ikerketan. Historian doktoretza lortu zuen 1994an Euskal Herriko Unibertsitatean.[1]
2002az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurreko Errendimendu Handiko Ikerketa Taldeak (Gasteiz) kontratatu du, eta biltegi arkeologiko eta naturalei lotutako sekuentzia palinologikoak aztertzen ditu, bai pleistozenikoak, bai holozenikoak. Horrez gain, Euskal Herriko aztarnategi paleolitiko eta mesolitikoak zuzendu, koordinatu eta aztertzen ditu, hala nola Jaizkibelgo multzo arkeologikoa edo Bolinkobakoa.
Doktorego tesiak zuzendu ditu eta hainbat kongresutan txostengilea izan da.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ikerketa argitalpen ugari idatzi ditu aldizkari zientifikoetan zein talde lanean egindako liburuetan. Hauek lagin bat da:
- 2022. Chiapuso, Maria José eta beste. "La cueva de Los Azules (Cangas de Onís, Asturias), 50 años después". In: Descendiendo el río Sella. Una (re)visión de la Arqueología Prehistórica del valle del Sella (Asturias, España).
- 2020. Alvaro Arrizabalaga Valbuena eta María José Iriarte-Chiapusso. "De ayer y de hoy. Documentación, salvaguarda digital y actualización de los trabajos arqueológicos de J.M. de Barandiarán en la cueva de Lezetxiki (Arrasate), a la luz de las excavaciones más recientes y la documentación original" ( 2018ko Barandiaren bekako laburpena). Anuario de Eusko Folklore, 54. zenbakia, 93-106 or. Jose Miguel Barandiaran Fundazioa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ IRIARTE CHIAPUSSO, Maria José. (1995). «EL PAISAJE VEGETAL DE LA PREHISTORIA RECIENTE EN EL ALTO VALLE DEL EBRO Y SUS ESTRIBACIONES ATLANTICAS. DATOS POLINICOS.» www.educacion.gob.es (UPV-EHU , Teseo tesis) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).