María Martinón Torres

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Martinón Torres
Bizitza
JaiotzaOurense, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta paleoantropologoa
Enplegatzailea(k)Centro Nacional de Investigación sobre la Evolución Humana (en) Itzuli
KidetzaReal Academia de Medicina y Cirugía de Galicia (en) Itzuli

María Martinón Torres (Ourense, 1974) mediku eta paleoantropologo da.[1][2] European Society for the Study of Human Evolution (2011) sortu zuen, Galiziako Medikuntza eta Kirurgiako Errege Akademiako kidea da 1999az geroztik, baita Giza Eboluzioari buruzko Ikerketarako Zentro Nazionaleko zuzendaria ere (CENIEH).[3][4][5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza eta Kirurgia ikasi zuen Santiagoko Unibertsitatean, Lizentziaturako Sari Berezia lortu zuen eta unibertsitate berean doktoratu zen Medikuntza eta Kirurgiako Sari Bereziarekin. Doktore-tesia hominido fosilen hortzeriaren analisiari buruzkoa izan zen, José María Bermúdez de Castrok, Atapuerca mendilerroko aztarnategietako zuzendarikideak, eta Ángel Carracedok, Santiago de Compostelako Auzitegi Medikuntzako Institutuko zuzendariak, zuzenduta...[1]

Auzitegiko antropologian espezializatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Giza Eboluzioan Bristolgo Unibertsitatean. 1998an Atapuercako ikerketa-taldean sartu zen eta 2007 eta 2015 bitartean Hominidoen Hortzen Antropologiari buruzko ikerketaren arduraduna izan zen Giza Eboluzioari buruzko Ikerketarako Zentro Nazionalean (CENIEH).[6][7] 2015etik Londresko University College-ko Antropologia Saileko irakaslea da.[8] 2017ko abenduaren 11n CENIEHko zuzendari kargua hartu zuen.[9][10] Ikastaro magistralak ematen ditu udako ikastaroetan.[11]

Ikerketa-ildoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hominidoen paleobiologia, eragin taxonomiko eta filogenetikoak dituen hortz-aparatuaren bilakaera, eboluzio-egoerak eta paleopatologia aztertzen ditu. Bere lana Atapuercan eta Dmanisin (Georgia) zentratu da, eta Frantzia, Txina, Hego Afrika eta Erresuma Batuarekin nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du.[1] Dmanisin Afrikatik kanpoko 1,8 milioi urteko giza hondakin zaharrenak aurkitu zituzten, eta horrek froga lezake lehen europarren jatorria asiarra dela afrikarraren ordez.[6]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar liburu edo liburu-kapitulu baino gehiago argitaratu ditu giza eboluzioaren arloan, eta 100 artikulu baino gehiago nazioarteko zientzia-aldizkarietan. Thomson Reuters agentziaren arabera, bere arloan gehien aipatzen diren egileen %1 topean sartu zuen bere lana.[1]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galiziako Medikuntza eta Kirurgia Akademiaren saria.
  • Caixa Galicia Fundazioaren saria, Medikuntzako lizentziaturako espedienterik onenari.
  • Club Gallegos del Año (2019).[12]
  • Rivers Medal 2019, Royal Anthropological Institute (Erresuma Batua).[13]
  • 2022an, Zientziaren Abangoardia Sarirako finalista hautatu zuten.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]