María del Monte

Wikipedia, Entziklopedia askea
María del Monte

Bizitza
JaiotzaSevilla1962ko apirilaren 26a (61 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aurkezlea, telebista aurkezlea eta LGBTa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm1835980 Instagram: mariadelmonte_oficial Musicbrainz: 9bcfd121-719f-4db8-99f0-cc3c60e83c86 Discogs: 1864070 Edit the value on Wikidata

María del Monte Tejado Algaba (Sevilla], 1962ko apirilaren 26a) sevillana eta kopla kantari espainiarra da, baita irrati eta telebistako aurkezlea ere. María del Monte ponte-izenarekin da ezaguna artistikoki.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibiana Algaba Barragánen eta Antonio Tejero Vargasen alaba, bost anai-arrebetatik txikiena da, emakume bakarra.[1]

Ceutan jokatutako Gente joven telebista-lehiaketan saio bat irabazi ondoren, bere lehen diskoa kaleratu zuen. Bigarrenak, Cántame sevillanas izenekoak, arrakasta itzela izan zuen denbora gutxian, eta platinozko 3 disko lortu zituen, batez ere bertan delako María del Monteren inoizko abesti ezagunena, Cántame izenekoa, El Rocioko erromeriara doan bikote baten topaketa kontatzen duena.

2022an Sevillako Harrotasunaren eguneko pregoia berak irakurri zuen, LGTBIQ+ normalizaziorako garrantzitsutzat hartua izan zen, ahopean ezaguna zelarik bere lesbianismoan, armairutik irtetea seinale positibotzat hartua izan baitzen, tradizio ustez kontserbadore batean (kopla andaluziarra) urrats esanguratsua izan zelakoan.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «María del Monte famosa cantante española. Biografía» CORAZON Y ROSA (Noiz kontsultatua: 2023-09-14).
  2. (Gaztelaniaz) «María del Monte sale del armario en el Orgullo de Sevilla y presenta a su novia» La Voz de Galicia 2022-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]