Marburg birus
Itxura
- Artikulu hau birusari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marburg (argipena)».
Marburg birus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Orthornavirae |
Filuma | Negarnaviricota |
Klasea | Monjiviricetes |
Ordena | Mononegavirales |
Familia | Filoviridae |
Generoa | Marburgvirus |
Espeziea | Marburg marburgvirus [[|]] |
Azpibanaketa | |
Marburg
| |
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | Marburg gaixotasun birikoa |
Marburg birusa Marburg eta Frankfurt alemaniar hirietan eta Belgraden 1960ko hamarkadan gertatutako sukar hemorragiko birikoen epidemia txikietan aurkitu zen birus bat da. Laborategietako langileak kutsatutako zerkopitekoen ehunekin kontaktuan egon ziren Marburgeko antzinako industrigunean, Behringwerke izenekoan. Agerraldi horietan 31 pertsona kutsatu ziren eta horietako 7 hil ziren. Birusak marburg gaixotasun birikoa eragiten du primateetan, gizakian barne. Sukar hemorragiko birikoaren forman agertzen den gaixotasun larria da.