Marcelo Ríos
Marcelo Ríos | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago, 1975eko abenduaren 26a (48 urte) |
Herrialdea | Txile |
Bizilekua | Santiago |
Familia | |
Ezkontidea(k) | María Eugenia Larraín (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Santiago College (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | ezkerra eta bi eskuz errebeska jotze |
Bakarka i/g | 391–192 |
Binaka i/g | 36–58 |
Parte-hartzailea
| |
Entrenatzailea | Peter Lundgren (en) |
Lateralitatea | ezkerra |
Pisua | 75 kilogramo |
Altuera | 175 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Marcelo Ríos, izengoitiz Chino Ríos (Santiago, Txile, 1975) tenislari profesionala da. Munduko tenis-jokalari onenetako bat izan da. 1993an, hamazazpi urte zituela, Estatu Batuetako gazte-mailako Irekia irabazi zuen, eta bere mailan munduko aurren sailkatu zen. Gainera, bere herrialdeko hedabideek urteko jokalari onena izendatu zuten. 1995ean, Herbehereetako irekia irabazi zuen, Bolonia, Amsterdam eta Kuala Lumpurko tituluez gainera. 1996an, hamaseigarren sailkatu zen jokalari profesionalen zerrendan. 1998an, Cayo Vizcaíno lehiaketako finala irabazi zuen, André Agassi estatubatuarraren aurka, eta Pete Sampras kendu zuen zerrendako lehen postutik. Munduko tenis-jokalari profesionalen sailkapenean aurreneko lekua lortzen zuen Hego Amerikako lehen jokalaria izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcelo Ríos |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.