Marda

Koordenatuak: 32°06′47″N 35°11′45″E / 32.113°N 35.1957°E / 32.113; 35.1957
Wikipedia, Entziklopedia askea
Marda
giza kokalekua
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaSalfitko Gobernazioa
Geografia
Koordenatuak32°06′47″N 35°11′45″E / 32.113°N 35.1957°E / 32.113; 35.1957
Map
MugakideakSalfit
Demografia

Marda (arabieraz, مرده) Palestinako hiri bat da, Salfiteko Gobernaziokoa, Zisjordaniako iparraldean. Nablusetik 18 kilometrora dago, hego-mendebaldean. 2017ko datuen arabera 2.354 biztanle ditu.[1] Inguruan beste eskualde hauek ditu: Qalqiliya, Nablus eta Ramallah.

Marda hiria eta goian Ariel kokagunea
Mardako antzinako eraikina

Naksaren garaian (1967) Israelek okupatutako hirietako bat da. 1978an, Ariel izeneko kokagunea eraikitzen hasi ziren Mardatik hegoaldean. Horretarako, Salfit eskualdeko Marda, Haris, Kifl Haris, Qira, Jamma'in, Iskaka eta Yasuf herrietako eta Salfit hiriburuko lurrak konfiskatu zituzten. 1978 baino lehen, Mardako azalera 9.326 dunumekoa zen[2], horietatik 499 eraikiak. 5.400 dunum galdu ditu aipatutakoen ondorioz, bere azalera osoaren ia % 58, Mardako Udalaren arabera. Ariel Zisjordaniako kokagune handienetako bat da: egun, 20.000 biztanle inguru ditu. Mardako lurren% 40 konfiskatu dute Ariel eraikitzeko eta Arielgo kolonoek erabili beharreko bideak egiteko, batez ere Trans Samaria izeneko autobidea, herriaren iparraldean dagoena eta palestinarrek ezin dutena erabili.[3]

Osloko 1995eko Itunaren arabera, herriaren lurraldearen %15,8 B eremuan (Palestinar Aginte Nazionalaren kontrol zibila baina Israelen kontrol militarra) gelditu zen eta gainerako %84,2 C eremuan (Israelen kontrol administratiboa eta segurtasunekoa).

Familia gehienak nekazaritzatik eta olibondoetatik bizi da, baina israeldarren okupazioaren eta harresiaren ondorioz gero eta lur gutxiago dute horretarako.

Marda

Bertako olibondoek famatu dute herria, diotenez badira horien artean 2.000 urte dituztenak eta zaharragoak ere. Eskualde honetan ur ugari dago, erromatarren garaiko iturri bat ere bai, baina ur guztia Israelgo enpresa batek, Mekorotek, kudeatzen du[4][5].

Nafarroako Arbizu herria Mardarekin senidetuta dago.[6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]