Marero
Marero | |
---|---|
Mota: | arrantza-ontzia |
Ezaugarriak | |
Luzera: | 22 m |
Zabalera: | 5,20 m |
Marero Pasaian egoitza zuen arrantza-ontzia zen. 1998ko abenduaren 20an ziklogenesi lehergarri batek eragindako olatu erraldoiek itsasontzia irentsi zuten Bizkaiko golkoan arrantzan zebilenean.
Marero arrantza-ontziaren matrikula SS-1-2432 zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1988ko abenduaren 17an, Pasaiako zortzi arrantzale abiatu ziren legatza eta lupia arrantzatzera, Bizkaiko golkoan, Pasaiako itsas-portutik 90 miliatara. Abenduaren 20an ziklogenesi lehergarri batek eragindako olatu erraldoiek itsasoa irentsi eta arrantzaleak desagerrarazi zituen Bizkaiko golkoan.
Desagarpenaren berri izan orduko, itsasontziaren bilatze-lanei ekin zieten baina ez zuten zorterik izan eta 1999ko urtarrilaren 1ean bilatze-lanak bukatutzat eman zituzten.
1999ko urtarrilaren 7an "Alfonso de Chaves" atoiontziak Marero izena idatzirik zeraman flotagailua aurkitu zuen Les Sables d'Olonneko itsas-portu frantsesetik hurbil. Hala ere, ez zuten arrantzaleen arrastorik aurkitu.
Azkenean, zortzi hilotzetatik bi baino ez zituzten aurkitu.
Desagertutako marinelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Víctor Gago Chouza (35 urte)
- Juan José Cordeiro Rodal (32 urte)
- Joaquín Cordeiro Rodal (30 urte)
- Alberto Cordeiro Rodal (28 urte)
- Jesús Torrado Sayans (40 urte)
- Enrique Dosantos Pintheiros (29 urte)
- Eladio Calo Maneiro (28 urte)
- Joaquín Marcos Andorina (51 urte)