Lupia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lupia
Dicentrarchus labrax (Belgium).jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaPerciformes
FamiliaMoronidae
GeneroaDicentrarchus
Espeziea Dicentrarchus labrax
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa
Dicentrarchus labrax map.png
Genomaren kokapenaensembl.org…
Lupiaren itsas faseko dieta.

Lupia (Dicentrarchus labrax) Moronidae familiako arraina da, Mediterraneo itsasoan eta iparraldeko Ozeano Atlantikoan bizi dena.

Gorputz luzangakoa, 10 eta 100 zentimetroko luzera du; ezpain lodikoa, zakatz-operkuluaren gainean bi arantza txikia ditu[1].

Kostaldeko arraina da, hondartzetan, ibaien bokaletan eta portuetan bizi dena. Udan kostaldetik gertuago eta neguan urrunago egoten da. Gazteak sardetan bizi badira ere, zaharragoak bakartiagoak dira. 0 - 15 metro arteko sakonean bizi dira.

Bere haragia oso preziatua da, euskal sukaldaritzan ez ezik Europa osoan ere jaten dena[2]. Hain da eskatua non akuikulturan ekoiztu baitute[3].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Dicentrarchus labrax», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
  2. «Ba al da euskal sukaldaritzarik?» Berria 2008-04-12.
  3. «Itsasoan ez; lehorrean ba ote?» Berria 2008-04-19.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]